euskal diaspora eta kultura
2010/09/21
PUBLIZITATEA
Chiapas, Mexiko. Chiapaseko Zientzia eta Arteen Unibertsitateak eliteetako familiek Chiapaseko gizartean izan zuten eraginari buruzko ikerketa plazaratzen du 'Casa, crisol y altar. De la hidalguía vasconavarra a la hacienda chiapaneca: Los Esponda y Olaechea, 1731-1821' lanarekin. Liburua Sergio Nicolás Gutierrez egileak Euskal Herriko Unibertsitateko Historiako doktoretza jasotzeko egin zuen ikerketan oinarritzen da.
Liburuak Esponda eta Olaecheatarren historia jasotzen du, 1730eko hamarkadan Sebastian eta Francisco Olaechea anaiak Chiapasera heldu zirenetik XIX. mende hasieran, Ameriketako iraultza mugimenduak hasi zirenean, Sebastian Esponda eta Olaechea Cadiz-eko gorteetan Chiapaseko diputatu izendatu zuten arte. Sendiak Mexikoko estatu honetan izan zuen eragina handia da, eta kide aipagarrienetako batek, Maria Gertrudis de Olaecheak, inguruetako ipuin eta kondairetan lekua du Copoyako Ama Birjinen istoriari loturik. Ama Birjina horietako batek Olaecheako Ama Birjina izena du egun ere.
Liburuak familia Chiapasera nola heldu zen aztertzen du, eta belaunaldietan zehar Chiapaseko gizartearen gailurrean mantentzeko erabili zituzten estrategia ekonomiko eta sozialak azaltzen ditu. Egilearen ustez familia honen ikerketak 'Chiapaseko gizarte koloniala ezagutzeko parada emateaz gain, Esponda Olaecheatarrek penintsulan utzi zuten gizartea ezagutzeko aukera ere ematen du'.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus