euskal diaspora eta kultura
2007/02/22
PUBLIZITATEA
16. Espedizioa deritzon bidaian Alemaniako eta Ameriketako beste 5 astronautekin lan egin beharko du Eyhartsek. Izan ere, Leopold Eyharts euskal herritarrak espazioan egin beharreko lana erantzunkizun handikoa da: Columbusa, mikrograbitatearen ikerketetan oinarrizkoa izango den laborategi berria eraman, martxan ipini eta ondo doan egiaztatu behar du. Laborategi hau orbitan ipiniko eta probatuko duen lehenengo europarra izango da lapurtarra eta horretarako saiakuntza zientifiko ugari egin beharko ditu. Hurrengo misio honetan, arrangoiztarraren lana ezinbestekoa izango da ESAko Columbusaren instalazioa eta aktibazioa egin ahal izateko. Modulu hau, espazioan ikerketa luzeak egiteko prestatutako lehen laborategia izango da eta Europak ISSen egindako lanaren isla.
Hala eta guztiz ere, hau ez da lapurtarraren lehen bidaia espaziala izango. Orain dela urte batzuk, 1998an hain zuzen ere, MIR estazio espazialera joan zen Pegaso izeneko misio arrakastatsuan. Momentuz Eyharts hurrengo bidaia honetarako entrenamendu espaziala egiten hasia da. Entrenamenduan grabitaterik gabeko ingurura ohitu beharko da, udazkeneko misioan izango dituen baldintzei aurre egin ahal izateko.
Lotura interesgarriak
NASAren webgune ofiziala (gazteleraz)
www.lanasa.net
'Arrangoiztarra espazioan'
www.sustatu.comen argitaratutako berria
Euskaldun famatuen zerrenda
en.wikipedia.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus