euskal diaspora eta kultura
2012/06/13
PUBLIZITATEA
Salto, Uruguai. Leonat ez da Argentinarekin muga eginez, Uruguai ibaiaren ertzean dagoen Saltokoa, baina bertakoei laguntzen die euskara eta euskal kultura zabaltze lanetan, bertara 500 kilometro hego-ekialderago dagoen Montevideotik bidaiatuz. Izan ere zinezko engaiamendua dauka Leonatek euskal kulturarekin, eta bereziki haren ardatz kokatzen duen euskararekin.
Euskal Herrian, maitemindu egin zen bere amatxiren amatxiren herria zen Ortzaize herri baxenabartarrekin eta harreman berezia gorde du oro har Iparraldearekin, baita hizkuntza aldetik ere, liburuen eta Argentinan Euskaraz programarekin ikasi zuen euskara batua, beste liburu batzuen bidez eta hango eta hemengo lagunekin solasean baxenabartu egin baitu, euskalkia ere gehituz euskarari buruz daukan ezagutza teoriko eta praktikoari.
Leonatek Historia irakasle ikasi zuen Montevideoko IPA irakaskuntza eskolan eta EGA, berriz, Iruñean atera zuen 2008an. 38 urte dauzka eta Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' euskal etxean euskara irakasle izateaz gain, internetez ere garatzen du bere euskalduntasuna.
Argentinako Euskal Asteetara doazenek ikusia dute maiz euskal kantuz, askotan bere lagun uruguaitar-zuberotar Karlosekin, hainbat kanturen hitzak-eta Euskal Herrian jaiotakoek baino hobeto menperatzen baititu. Txapela edo boneta, bestalde, lagun banaezin dauka.
-Hona, Saltoko Diario El Pueblok egindako elkarrizketa
zuk erakutsi zenidan zer zen euskal diaspora... muxuak eta besarkadak
Ainara Maia Urroz (Irun, Gipuzkoa), 2020/05/23 11:09
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus