euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lekurik ez da geratzen Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak antolatutako Urdaiazpiko Jairako

2013/10/18

Urdaiazpiko Jaiaren V. edizioko afixa
Urdaiazpiko Jaiaren V. edizioko afixa

PUBLIZITATEA

Ospakizuna bihar da, urriaren 19an, Argentinako Trenque Lauquen hirian. Urtero bezala, asmoa lagun arteko momentu goxoak pasatzea da, kalitate handiko janariaz eta aldi berean euskal folkloreaz disfrutatuz. Urdaiazpikoaren Jaia Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen ekimena da eta aurten, Jaiaren bosgarren edizioaren baitan, 'probintziaren interesekoa' izan da izendatua. Antolatzeko helburua herri mailan euskal festa handi bat finkatzea izan zen eta komunitatearen erantzunari begira, helburua ederki bete dela esan daiteke.

Trenque Lauquen, Argentina. Gonbitea biharko izan arren, aspalditik daude agortuta irailaren hasieran salgai jarri ziren 450 sarrerak. Eta ez da harritzekoa; Buenos Aires probintziako Euskal Sustraiak euskal etxeak antolatutako Urdaiazpikoaren Jaia inork galdu nahi ez duen hitzordu bihurtu da azken urteotan.

Euskal erakundetik jakinarazten dutenez, “Euskal Herriko eta Argentina bertako ohiturak batzen zituen ekitaldi bat antolatzeko helburuarekin jaio zen festa. Eta ondo jan eta edatearen artea gure ohitura onenetako bat da”, dioskute. Bi zaletasun horiek asetzeko, etxeko urdaiazpikoarekin, primerako txerrikiekin, entsaladarekin eta mota askotako tartekin osatutako menua eskainiko zaie gonbidatuei.

Abiapuntua gaueko 10etarako finkatu da, Euskal Sustraiak-eko lehendakari Luis Lahitte-ren ongi etorri hitzekin. Ondoren, euskal etxeko neskek dantza emanaldi bat eskainiko dute. Proposamen gastronomikoarekin batera, ikuskizunak ere burutuko dira jaiaren programaren barruan; umorezko show-a, ‘Los Mosquitos’ bikotearen esku, eta zuzeneko musika, "Aumentando el Ritmo" taldearen ardurapean. Parranda ordu txikiak arte luzatuko da euskal etxeko kideen eskutik.

Gauerdian, eta igandean Argentinan Amaren Eguna ospatzen denez, opari bana eskuratuko zaie jaian parte hartuko duten amei. Horrez gain, zozketak ere gauzatuko dira gauean zehar. Sari nagusia, bi pertsonentzako bidaia bat.

Gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen jaia herri eta probintzia mailan. Izan ere, 2011an Udal Interesekoa eta aurten Probintziaren Interesekoa izendapenak lortu ditu. Izendatzearekin batera, Ibilbide Gastronomikoen agendan ere sartu da Trenque Lauquengo Urdaiazpiko Jaia. Gogora dezagun hitzordua bihar dela, gaueko 11etan, Barrio Alegre klubean, Alte. Brown kaleko 78. zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia