euskal diaspora eta kultura
2011/05/16
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Komunitate osoa gonbidatzen du 'Gerora' elkarte cordobatarrak erakundearentzat hain garrantzitsua den ikurra asmatzeko lanera: elkartea identifikatuko duen logoaren irudia sortzea da erronka.
Txapelketan parte hartzeko baldintzak hauexek dira:
- Logo lehiaketa diseinatzaileei, diseinuaren arloan aritzen direnei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez
- Diseinua Gerora elkartearen logo identifikagarria izango da eta Euskal Herriko kultura, “gerora” hitzaren esanahia eta Cordoba hiria irudikatu behar ditu
- Lanak 'ulergarriak 'izan behar dira koloreetan nahiz zuri-beltzezko bertsioan. Artxiboaren tamaina 3 megakoa izango da gehienez, eta formatoari dagokionez, jpg edo pdf
- Irudiak e-mail bidez bidaliko dira helbide honetara: geroracordoba@gmail.com. E-postaren izena “Logo Gerora” izan behar da, eta parte hartzailearen datuak gutun berean jarriko dira: izen-deiturak, helbide elektronikoa, eta telefono zenbakia
- Lanak bidaltzeko epea ekainaren 10ean bukatuko da. Logo sariduna ekainaren 16an Gerora-ko kideek egingo duten bilera batean aukeratuko da. Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi geroracordoba@gmail.com helbidera edo deitu 0351 4869952 telefono zenbakira (goizez)
- Lehiaketaren saria aurkeztutako lana erakundearen logo ofizial bihurtzea da; horretaz gain, diseinatzaileak Euskal Herriarekin lotura duen artelan bat jasoko du
- Logoa erabiltzeko eskubideak elkartearen esku geratuko dira
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus