euskal diaspora eta kultura
2009/11/30
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Valentino Pugliese idazle italiarrak Lehenengo Karlistadan girotutako ¡Viva Zumalakarregui! (sic) eleberria argitaratu du Italian, Erromako Ars Gratia Artis argitaletxearekin. Liburuak, Isidore Magues margolari frantsesak Euskal Herrian zehar egin zuen ibilbidea kontatzen du. Maguesek 1837an, karlisten 20 buruzagi nagusien erretratuek osaturiko Don Carlos et ses defenseurs liburua eman zuen argitara Parisen. Pintura hauek Euskal Herrira gerra garaian egin zuen bidaia baten ondorio izan ziren.
Idazle italiarrak irudigile frantsesaren ibilbidea hartu du oinarritzat, bere eleberrian, italiarrentzat erabat ezezaguna den Lehenengo Karlistada deskribatzeko. Girotze eta dokumentazio lanetarako, Zumalakarregi Museoaren laguntza izan du iturri nagusi. Eleberriak zenbait sari irabazi ditu Italian: Elsa Morante lehiaketa edo “Premio Europa 2005 Il Giunco-Città di Brugherio” saria esaterako, argitaletxearen webguneak berak eta Sustatu.com albistegiak aditzera ematen dutenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus