Vitoria-Gasteiz. Urriaren 4an goizean Gasteizen hurrenez-hurren Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan eta Eusko Legebiltzarrean eginiko bi ekitaldik ezarri diete amaiera Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrareko saioei. Albiste honetara, Lehendakaritzako bideoa bildu dizuegu, bertan hitza hartu zutelarik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta, Batzarrari emaiera ofiziala emanez, Iñigo Urkullu lehendakariak.
(ondoko albiste batera bigarren bideo-sail bat bilduko dugu, Eusko Legebiltzarrekoa, bertan hizlari direla legebiltzarburua, Bakartxo Tejeria, Marian Elorza, eta Mundu-Batzarrean Euskal Gizataldeen ordezkari hautatutako hiru delegatuak: Arantxa Anitua, Unai Erkoreka eta Jean Flesher)
Hona ekitaldiko bideoa (27"), antzerki alegorikoa eta Lehendakaritzako aipatu amaiera-hitzaldiak:
Egunotan Mundu-Batzarrean parte hartutako euskal etxe eta komunitateen ordezkariak bertan, eta Gaztemundu 2019ko 15 gazteak partaide, Batzarrean ordezkatuak izan diren 21 herrialdeetako banderek edertu dute Lehendakaritzan bertako areto nagusia, honako herrialdeetako ordezkariak bertaratuta: AEB, Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Espainia, Kanada, El Salvador, Frantzia, Mexiko, Japonia, Kolonbia, Kuba, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Uruguai, Venezuela eta Txile.