euskal diaspora eta kultura
2013/02/01
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Iñigo Urkullu lehendakariak kanpoan den ekuskal komunitateari zuzendutako lehenengo mezuan adierazi du Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasunetako bat Euskadiren nazioartekotza dela, “Euskadiren nazioarteko proiekzioa ezinbestekoa delako gure kultura eta gure identitatea munduan zehar zabaltzeko.”
“Munduan presentzia eta proiekzioa irabaztea, nazioartean gure espazio propioa lortzea, gure herriak parte hartze zuzena izatea eta gure herria onartzea”, hori da Lehendakariaren xedea, eta hori “erronka ekonomikoa, kulturala, instituzionala eta politikoa” dela dio Lehendakariak.
Iñigo Urkulluk gaineratu du XXI. mendean “gero eta zabalagoa eta globalagoa den munduan sartu behar duela gure herriak eta elkarrekin egin behar dela hori” eta horretarako “ahalegin publikoak eta pribatuak, ekonomikoak eta kulturalak batu behar ditugula ahalik eta gehien, barne aldekoak zein kanpo aldeko sareak lagun harturik”. “Badakigu gure aktiborik hoberena ordezkatzen duzuela, munduan zehar dagoen euskal sarea zarete”, esan die Lehendakariak.
Gainera, Urkullu lehendakariak kanpoan den euskal komunitate guztiari hurbiltzeko politika eta konpromisoa adierazi ditu, euskal etxe eta federazioen oraingo sarea erabiliz eta hedatuz, izan ere, “gure herria hazteko bermerik hoberena zarete” gehitu du.
Amaitzeko, “Euskadi munduan hazteko” helburuarekin “bidea elkarrekin egiteko” dei egin die Lehendakariak, “kultura bat, identitate sentimendu bat, historia bat eta balore batzuk” partekatzen ditugulako.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus