Vitoria-Gasteiz. Urtero bezala sasoi honetan Lehendakariak aukera baliatu du mezua helarazteko euskal herritarrei, bertan bizi direnei zein Diasporakoei. Gaur zabaldutako mezuan, "bateratu" kontzeptua azpimarratu eta honen inguruan biltzea proposatu du. Agirre eta Leizaola lehendakariak ekarri ditu gogora eta euren "ezaugarria izan zen desberdintasunen gainetik bateratzeko gaitasuna". "Ezbehar eta zailtasun handiz betetako aldian, euskal gizartea zerk bateratzen zuen bilatzen ahalegindu" zirela nabarmendu du, auzolana aldarrikatuta
Hastear dagoen urte berriaz, "ez da erraza izango", esan du, "baina, ziur naiz Euskadik aurrera egiten jarraituko duela, Auzolanari esker, denontzako urte oparoa izatea lortuko dugu" adierazi du, esanez herritarren erabakia dela "zatitzen gaituena atzean utzi eta batzen gaituenari bultzada ematea". Migrazioen aurrean elkartasuna eta erantzun positiboa proposatu eta irmo baitetsi du: "Gure Herriari harrera eskaini zaio beti erbestean, orain harrera eskaintzea dagokigu".
2019ko Eguberri hauetan Urkulluk mezu bereizitua zuzendu die Diasporako euskaldunei, aldarrikatuz Gabon gauean saregintza, jarrera eta ekinbide gisa, joan den urrian Gasteizen egindako Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrak sustatutakoa, eta bultzatuz eta proposatuz, aldi berean, elkartasun jarrera positiboa egun Europak migrazio alorrean bizi duen krisia, beti ere “jaso nahi genukeena eskaintzeko” konpromisoa hartuta.
-Irakur hemen Urkullu lehendakariak Diasporari zuzendutako gutunaren testu osoa