Mundu-Batzarreko mahaia saioetako batean, Hugo Andiazabal (FEVA), Valerie Arrechea (NABO) eta Asier Vallejo Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria ezker-eskuin (argazkia EuskalKultura.com)
Azken eguna du gaurkoa, joan den asteazkenetik hona Gasteizeko Montehermoso Jauregian-Oihaneder Euskararen Etxean gauzatzen ari den "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra". Atzo Aholku-Batzordeko euskal etxeen hiru ordezkariak hautatu ostean, gaurkoan konklusioen tenorea izango da, izan ere Aholku Batzorde horrek, seguruenik abenduan egingo duen bilerako mahaira eramango diren proposamenak deliberatzeko tenorea.
Vitoria-Gasteiz. Mundu-Batzar oro bezala, aurtengoak ere Lehendakariaren Kanpoan diren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku-Batzordeko kideak berritu zituen atzoko saioan eta, beraz, batzordekide berriak Arantxa Anitua (Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea), Aitor Arruti (Bartzelonako Euskal Etxea) eta Lorea Palacios (Mexiko DFko Euskal Etxea) dira, FIVUko (Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa) Enrique Poittevin ordezko bezala hautatuta.
Hirugarren eta azken eguneko programa, berriz, hauxe da:
Ostirala, urriaren 9a
09:00 Lau urteko Planaren Ebaluazioa, 2012-2015
09:30 Lau urteko Planaren Proposamena lantzea eta onartzea, 2016-2019
12:00 Batzarraren amaiera
13:15 Harrera Lehendakaritzan Batzarrean parte hartu duten ordezkaritza ofizialei
14:00 Amaiera hitzaldia William A. Douglassen eskutik, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko irakasle emeritua
14:20 Batzarraren amaiera Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik