euskal diaspora eta kultura
2008/12/03
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Nahiz eta Diasporan Euskaren Nazioarteko Eguneko ekitaldi gehienak asteburua bitartean atzeratu egingo diren -ahalik eta euskal etxeetako kide gehienen partehartzea errazteko--, Euskal Herrian egun honetako ekitaldi ofizialak gaur bertan egingo dira. Gasteizen Ibarretxe lehendakariak 150 bat euskaltzale eta euskareren arloko lagunei egingo die harrera lEusko jaurlaritzaren egoitzan.
Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da eta Ibarretxerekin batera Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikararo sailburuordea izango dira, besteak beste. Argentinatik gonbidatu berezi batzuk bat egingo dute jaiarekin: Maral taldeko musikariak. Arrecifeseko taldeak hango euskal etxearekin harreman estua du eta Mariana Dominé kantaria elkarteko presidentea ere izan zen orain dela urte batzuk. Taldeak euskal kantuak kantatzen ditu bere emanaldietan, eta horrela egingo dute Gasteizko kontzertuan ere, Diasporako euskaldunek euskararen alde egiten duten lanaren erakusgarri. Eurekin batera Ukan euskara sustatzeko kanpainaren harira sortu zen Pixka Bat Es Mucho taldea ere ariko da.
Ekitaldian 2008ko Ukan sarien irabazleen izenak jakitera emango dituzte. Lau sari emango dira orotara: Ukan 2008 lehen saria eta hiru aipamen berezi. Azkenik, “Gogoa zubi” dokumentala izango da ikusgai. Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da www.euskaletxeak.net webgunean.
ENE saria
Bestalde, Eusko Ikaskuntzak ere gaur emango du jakitera Diasporako ze elkartek irabazi duen ENE sariaren hirugarren edizioa. Sari honekin Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpo euskararen alde lanean ari diren elkarteak omendu nahi ditu. Irabazleen izena egunean zehar iragarriko dute www.euskosare.org webgunean. Duela bi urte saria Argentinako Mar del Platako Artaburu Euskaltzale Elkarteak jaso zuen eta iaz Bartzelonako Euskal Etxeak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus