euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakariak Selma Huxley sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur Gasteizen

2014/03/11

Selma Huxley bere seme Michael Barkham-ekin (argazkia Gipuzkoako museoak.net)
Selma Huxley bere seme Michael Barkham-ekin (argazkia Gipuzkoako museoak.net)

PUBLIZITATEA

Lehendakariak Selma Huxley ikerlaria sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur arratsaldean Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldian. Selma Huxley ikerlari anglokanadatarraren izena euskal arrantzale eta bale harrapatzaileek XVI. mendetik aurrera Kanada iparraldeko Labradorren utzitako arrastoei lotua da, Amerika eta Euskal Herriaren historia uztartzen dituen garai eta leku hari buruzko ikerketetan ekarpen garrantzitsuak egin baititzituen, zenbait bale-estazio eta untzi --San Juan izenekoa bereziki-- argitara ekarriz. Ekitaldia arratsaldeko bostetan izango da eta Irekiak zuzenean eskainiko ditu bertako irudiak.

Vitoria-Gasteiz. Ekitaldia gaur arratsaldeko bostetatik aurrera egingo da Gasteizen, Lehendakaritzan eta bertara, Lehendakariarekin batera, bere gobernuko kideak eta omendua izango den Sela Huxley-ren seme-alabak eta familia ere izango dira.

-zuzenean segitu ahal izango da honako estekaren bidez



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia