euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakariak Marian Elorzaren aldeko apustua egiten segituko du Kanpo Harremanetarako Idazkaritzan

2016/12/09

Marian Elorza azkeneko Argentinako Euskal Astean bere ezkerrean Hugo Andiazabal (FEVA) eta Juan Antonio Alustiza (Necocheako EE) dituela (argazkia EuskalKultura.com)
Marian Elorza azkeneko Argentinako Euskal Astean bere ezkerrean Hugo Andiazabal (FEVA) eta Juan Antonio Alustiza (Necocheako EE) dituela (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Pixkanaka osatzen doa Eusko Jaurlaritzaren egitura eta organigrama berria. Kanpo Harremanei dagokienez --eta hor kokatzen da euskal etxeez arduratzen den Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza-- Urkullu lehendariak orain arte Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi izan den Marian Elorzaren aldeko apustua egiten segituko du, Kanpo Harremanen ardura berriro ere Elorzaren esku utziz.

Vitoria-Gasteiz. Urkullu lehendakariak Marian Elorzari (Zumarraga,1967) egotziko dio berriz ere Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen ardura, orain arte bezala Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi postuan berretsiz.

Hori argituta, hurrengo mailako izendapenetan, zenbait iturri aldaketa bati buruz mintzo dira Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzan Asier Vallejo Itsasori txanda hartuko dion pertsona berri bat izendatuz, ofizialki ezer berretsi ez bada ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia