euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakaria buru, atzo bildu zen Gasteizen Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea

2014/12/18

Atzoko bilerako talde argazkia Jaurlaritzako Lehendakaritzan (argazkia Irekia)
Atzoko bilerako talde argazkia Jaurlaritzako Lehendakaritzan (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Lehendakariaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea atzo bildu zen Gasteizen, bigarrenekoz legealdi honetan eta Urkullu lehendakaria berta bilerako buru. Urkullurekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo ere partaide izan ziren, beste zenbaiten artean, 2014 honetako balantzea egitea helburu izan zuen elkarretaratzean.

Vitoria-Gasteiz. Bilera Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eraikinean egin zen, izan ere aurten 20 urte bete dituen 8/1994 legeak, Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomi Erkidegotik kanpoan dauden euskal etxe eta gizataldeekiko harremanak arautzen dituen legeak dioenari jarraiki, honek Aholku Batzordeak gutxienez urtean behin bildu behar duela baitio.

<cke:param name="flashvars" value="config={" key":"#$61de7613ee9761041ce",="" "playlist":["http:="" bideoak2.euskadi.net="" 2014="" 12="" 17="" lhk_colectividades_vascas="" lhk_colectividades_vascas.jpg",="" {"url":"http:="" lhk_colectividades_vascas.flv?emb="1&quot;,&quot;autoPlay&quot;:false,&quot;provider&quot;:&quot;lighttpd&quot;}]," "canvas":{"backgroundcolor":"#1180b8"},="" "plugins":{"lighttpd":{"url":"http:="" www.irekia.euskadi.eus="" video="" flowplayer.pseudostreaming-3.2.11.swf"},"gatracker":{"url":"http:="" flowplayer.analytics-3.2.8.swf","accountid":="" "ua-10951282-1"}}}"="">

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

 

Hizpide hartu ziren gaiak, 2014ko balantze atea 2015rako programa, gogoan harturik gainera datorren urte honetan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra izango dela, aipatu 8/1994 legeak berak arautua. Lau burtero egiten diren mundu batzarretan, datorren urtekoa seigarrena izango da.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea hogei pertsonek osatzen dute eta lehendakaria, edo honek bere ordezkari izenda lezakeen norbait buru dela egiten da. Ordezkatuta daude bertan Eusko Jaurlaritzako sail desberdinak, tartean esaterako Etxepare Institutua; hiru Foru Aldundiak, EUDEL. Legebiltzarra eta erakunde berezi batzuk, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskaltzaindia, baita ere, nola ez mundu euskal etxeak, hiru ordezkarirekin. Euskal Etxeen hiru ordezkariak, Mundu Batzarrak hautatutakoak, Adelaide Daraspe, Ricardo Basterra eta Aitor Arruti eta hirurak hartu zuten parte atzoko bilkuran.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia