euskal diaspora eta kultura
2011/04/11
PUBLIZITATEA
Olavarria, Argentina. Euskal Etxeko buruzagiak zuzendu zaizkigu urtebetetzearen berri emanez eta azken asteotako balantzetxoa eginez. Bazkide kopurua beti goraka doakiela adierazi digute. Iragan otsailean, hemen uda garai bete-betea den saoinean, kanpaina bat egin zuten bazkide eta lagunen artean elikagai ez-galkorrak eta arropa bilduz, gizarte- eta elikadura-behar handietan diren familia eta jendearen artean banatzeko Tartagal aldean, Argentina iparraldeko Salta probintzian.
2011eko 'Corso ofizialetan' (inauterietan), euskal stand bat ipini zuten euskal etxeko kideek, euskal sinbologiaz apainduta, bertaratu ziren guztien oniritzia lortuz. Eta Emakumearen Nazioarteko Egunean, uda mailako ospakizunean, euskal elkartea partaide izan zen.
'Gure Etxe Maitea'tik heldu zaigun ekintzen laburpenak, herriko alkateak, José M. Eseverri jaunak, 'Memorioaren Eguna'ren ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu ziola Euskal Etxeari dio. "Martxoaren 24ean, euskal ordezkariak gure herrialdearen istorio hurbil mingarria gogoan edukitzeko ekitaldietan parte hartu zuten".
Azkenik, esan beharra dago Euskal Etxea zutikatzen ari den taldeak gustu handiz heldi diola lanean daraman azken urtebete hau ospatzeari. Afari batez ospatu zuen 2010eko apirilaren 5etik hona ibilitako lanaren atzerabegirakoa egin eta gelditzen denari kuraiez, indar eraberrituz, ilusioz eta gogo biziz eutsiz hasi berria den bigarren urteari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus