euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etchichury antropologo argentinarrak 'Patria vasca y libertad...' liburua argitaratu du Buenos Airesen

2009/01/28

Leandro Etchichuryren liburuaren azala
Leandro Etchichuryren liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Leandro Etchichury antropologo euskal argentinarrak izenburu osoa 'Patria vasca y libertad. Política, identidad y violencia en el occidente europeo' (Euskadi eta askatasuna. Politika, identitatea eta bortxa europar mendebaldean) duen liburua plazaratu du Buenos Airesen, Eudeba argitaletxearen eskutik. Lanak "argitaletxeari 2005 urte hondarrean eginiko proposamen bat dauka atzean, 'euskal gatazka' delakoari buruzko materiala sortzeko, adieraziz zer den eta ze jokabidea izan duen bere baitan Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM, MLNV)". Egilearen esanetan, honela sortu zen obra, eta gaiarekiko "sarbide gisako ikerlana bada ere", bera "pixka bat haratago joaten" saiatu da.

Buenos Aires, Argentina. Liburuari buruzko iruzkina eskatuta argitaletxetik adierazi dutenez, "Euskal NAazio Askapen Mugimendua erakunde multzo konplexu eta anitza da eta  Europar Batasunean pisua duten bi estatuen --Espainia eta Frantzia-- kontrako borrokan erresistentzian den nazionalismoaren mutur-muturreko bertsioa da. Bere jardunak eta ondorioek hamaika lerroburu eman dizkiote mundu osoko prentsari, horiek direlarik Euskal Herri kanpotik gaia ikertzeko iturri nagusia (eta ez oso sinesgarria). Horregatik, liburu honek ENAMa hartzen du aztergai, gatazka hau ikerketa etniko eta nazionalistetan erabili ohi diren kontzeptu-koordenatuetan aztertzeko".

Leandro Etchichury antropologoa da, Buenos Airesko Unibertsitatean (UNA) graduatua. 2004ean 'Poblados bonaerenses. Vida y milagros' liburua eman zuen argitara eta 'Núcleo Argentino de Antropología Rural' taldeko kide da, Olavarria Ikerlan Antropologikoen Institutuko kide eta Lapridako Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasguneko kide. Eusko Ikaskuntzaren 'Aditua Euskal Ikasketetan' graduondokoa egina du, 'Irudiaren hizkuntza eta ezagutza antropologikoa' tailerreko partaide izan zen eta gaiari buruzko beste zenbait mintegietan parte hartu izan du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia