euskal diaspora eta kultura
2009/08/21
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Neguko oporrak bukatuta, ikasturtearen bigarren zatia hasi da jadanik Hegoameriketan. Eta bigarren lauhilekoarekin batera, FEVAk eta Buenos Airesko Unibertsitateak sustatutako Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa ere hasiko da. Klaseak astean bitan izango dira, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko seietatik zortzietara. Sarbide edo hastapen maila izango du ikastaroak eta parte hartzeko ez da titulu akademikorik behar, interesa eta jakinmin soila baizik. Erakunde antolatzaileetatik jakinarazi denez, aurreko urteetan legez, kurtsoa gainditzen dutenek UBAren agiri bat jasoko dute.
'Hau gure laugarren urtea da Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioan eta, egiari zor, oso pozgarria da euskara euskal etxeetatik kanpo ere zabaltzen dela ikustea', adierazi dio EuskalKultura.com-i Teresa de Zavaletak, eskolak emateko arduradunak. Zavaletak azaldu duenez, klaseek banaezinak diren euskara eta euskal kulturaren gaiak hartuko dituzte, oraingoan, orain arte ez bezala, lau unitatetan banatuta.
Eskolak Laboratorioaren egoitzan emango dira, argentinar hiriburuko 25 de Mayo 221 helbidean. FEVArengandik bildu duen sostenguari esker ikastaroko prezioa zeozer apaldu da eta ikasleek 50 peso ordaindu beharko dituzte hilean. Kontsultak egiteko, FEVArekin kontaktuan jarri (emaila, FEVA_euskera@fibertel.com.ar) edo deitu 4372-3520 zenbakira.
Lotura interesgarriak
FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
UBAko Hizkuntza Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus