Macachín, La Pampa, Argentina. Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.
Afariaren ondoren, dantzaldiak aurrera jarraitu zuen, baina oraingoan euskal etxeko gimnasioan, XL asteburu berezi honetako bigarren erromeriarekin. Bertan, Arrecifeseko Maral taldeak agur esan zion Macachini dantzatzeko kontzertu berri batekin, dantzazale guztien gozamenerako.
Baina itzul gaitezen lehenik Argentina osoko dantza taldeen emanaldiaren bigarren partera:
Txapeloaz, dantza talde guztietako dantzariak eta musika zuzenean
Kalejira eta amaiera. Macachingo dantzari guztiak agertokian, Euskal Aste Nazionalaren Dantzaldiaren amaieran
Ikus argazki galerian gau-emanaldiko dantzaldiko gainerako dantza-taldeek eskainitakoak:
[eta begiratu irudi-kronikaren sail berriari]