Buenos Aires, Argentina. Joan den ostiralean abiatu zen Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokaren 46. edizioa, eta maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Latinoamerikako argitalpen-munduarentzako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta bi urtez jarraian bertan behera utzi behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Pozik eta gogotsu, Lauburu argitaletxea, TyPEO izeneko stand kolektiboan partaide azokaratu da, hainbat argitaletxe autogestibo eta interdependenterekin batera.
Nicolas Chavez proiektuaren arduradunak azaldu duenez, oso pozik daude FILBAra itzuli ahal izango dutelako hainbeste denbora igaro ondoren. Liburu berriak aurkeztuko dituzte, pandemia garaian argitaratutakoak. Horien artean, "Hirusta Bilduma" izeneko narratiba sorta berria aipatzen du, oraingoz bi izenburu dituena: Ernesto Castillo Salaverry-ren "Tu olvido es peor que la muerte" poemategi osoa, eta Sergio Recarteren "El final de los viajes siempre está en algún lado" ipuin-bilduma.
Horrez gain, Kataluniako Pol-len argitaletxearekin batera, Ander Zurimendiren "Recoja sus cosas" liburua aurkeztuko dute, Arnaldo Oteguiren hitzaurrearekin eta Julieta Gaztañagaren sarrerarekin(Argentinako argitalpenean. 30 urteko itxialdiaren ondoren, Parot doktrinagatik askatu zituzten euskal preso politikoak kartzelatik atera izanari buruzkoa da liburua.
Lauburu Argitaletxea Liburu Azokan aurkitzeko Pabiloi Horira jo behar da, 2018ko standera. Sare sozialeen bidez (Instagram eta Facebook) edo posta elektronikoaren bidez (edlauburu@gmail.com) ere kontakta daitezke. Correo Argentino-ren bidez herrialde osora bidaltzen dituzte liburuak.