euskal diaspora eta kultura
2010/07/08
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Uda aldian urtero gertatzen den folklore eta dantza zein musika talde truke horren barnean egin da Donostian Lauarin nazioarteko folklore jaialdia. Asteburu batez, Gipuzkoako hiriburuko Antigua auzoan, Irlanda eta Turkiako dantza taldeak gonbidatu dituzte eta erakustaldia eskaini dute, bertako taldeak anfitrioi, denbora goxoak emanez elkarrena ikusten eta norberak berea bestekin partekatzen.
Jantzi ikusgarrien eta tokian tokiko folklorearen erakustoki bihurtu zen horrela Antigua. Istanbuleko Folklor Kurumu eta Ipar Irlandako Brú na Bóinne taldeek Donostiako Gaskuinako plazan emanaldi laburra burutu ondoren, Matia eta Escolta Real kaleetatik barrena frontoiraino atera ziren kabalkadan.
Jaialdian parte hartu zuten taldeek elkarrekin bazkaldu zuten, Antiguoko Kirol Elkarteak, Basoetxeak, Istingorrak eta Izurun elkarteak bertako moldean prestatutako jaki dastagarriekin. Jaialdiko giroa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, bai eta munduko beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus