euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lau mila bat pertsona elkartu ziren Llavallolgo egoitzan Euskal Echea Institutuko Euskal Jaia ospatzeko

2012/11/05

Euskal Echea Institutuko mutilek 'Katxarranka' egin zuten (argazkia Euskal Echea)
Euskal Echea Institutuko mutilek 'Katxarranka' egin zuten (argazkia Euskal Echea)

PUBLIZITATEA

Ikasle, ikasle izandako, ahaide eta eskolako irakasle eta agintariak bildu dira urriaren 13an Euskal Echea Institutuko 'Euskal Jaia'n. Hitzordua Buenos Aires probintziako Llavallolgo elkartearen egoitzan gauzatu zen eta urtero bezala, elkarretaratzearen helburua "dantza eta kirolen bidez, Euskal Herriko eta Argentinako kulturen fusioa" erakustea izan da. Begoña Muñiz eta Aitor Alava Zurimendi dantza irakasleen zuzendaritzapean, mila ikaslek hartu zuten parte azken ‘Euskal Estanpa’n, eskolako kirol zelaiak "benetako herriko jaia" bihurtzen.

Llavallol, Argentina. “Gure Euskal Echea maiteak, urteetan zehar ume, gazte eta zaharrak ardura handiz zaindu dituenak, berriro ere ireki dizkio ateak komunitate osoari Euskal Jaiaren 2012ko edizioaz gozatzeko”, adierazi diote Institutuko arduradunek EuskalKultura.com-i. Hitzordua urriaren 13an izan zen eta lau mila bat lagun bildu zituen.

euskal echea euskal jaia 2012 02

[Euskal dantzak gailendu egin ziren urriaren 13an egindako jaian (argazkiaEE)]

“Tradizioak eta ohiturak dira herriak egiten dituztenak, besteengandik ezberdintzen dituztenak. Eta tradizio eta ohitura horiek, balio eta sinesmenak, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira”, azaldu zuten jaiaren antolatzaileek, topaketan ikasleak ez ezik, ikasle izandakoak eta familiak ere izan zirela azaldurik.

euskal echea euskal jaia 2012 01

[Kirol erakusketak ere Euskal Echearen Euskal Jaiko parte (argazkia EE)] 

“Ekitaldiak bi xede argi ditu, gainera. Alde batetik, kanpora begira, egiten duguna erakustea; barrura begira, ordea, berriro elkartzea, gure arteko harremanak estutzea eta geurea den festa bat ospatzea”, adierazi zuen Izaskun Ordoquik, Instituzioko Koordinatzaileak.

Begoña Muñiz eta Aitor Alava Zurimendi irakasleen ardurapeko ikasleekin batera, beste dantza talde batzuek ere hartu zuten parte Euskal Jai erraldoian, tartean Laurak Bat eta Lomas de Zamorako Denak Bat euskal etxeetakoek;  Ballet Udaondo eta Lomas de Zamorako EducArte-koek eta izen handiko Jorge Donn dantzariaren eskolakoek.

euskal echea euskal jaia 2012 03

[Euren guraso, senide eta lagunen aurrean, guztira mila neska-mutil aritu ziren Euskal Jaian, dantzan eta kirol egiten (argazkiaEE)]

Festari amaiera emateko Euskal Irudia (Estampa Vasca) delakoaren unea iritsi zen, mila bat ume eta gazte dantzan. Dudarik gabe, une hunkigarrienetako bat.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia