Europa eta Ameriketako bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak. Unibertsitateak, Pariseko Sorbona (Frantzia), Moskuko Lomonosov (Errusia), Los Angeleseko UCLA (AEB), eta Txileko Txileko Unibertsitatea zein Txileko Unibertsitate Pontifizioa dira. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5ean bukatuko da.
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutua Euskara eta Euskal Kultura irakatsiko duten lau irakasle edo irakurleren bila ari da. Datorren kutso honetan irakasten hasteko da (Txilen, esaterako, abuztuaren 7a baino lehenago bertaratuz; edo UCLAn, 2017ko irailaren 25a baino lehen). Irakurleak honela banatzen dira:
– Irakurle bat Errusiako Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako
– Irakurle bat AEBetako Los Angeleseko UCLA Unibertsitaterako
– Irakurle bat Frantziako Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako
– Irakurle bat Txileko Unibertsitaterako eta Txileko Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateetarako
Baldintza guztiak EHAA buletinean argitara emaniko deialdian kontsulta daitezke, hemen