euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lau euskal jatetxe munduko 25 onenen artean, "Restaurant" aldizkariaren urteroko zerrendaren arabera

2016/06/14

"Restaurant" aldizkariak urtero egiten du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda
"Restaurant" aldizkariak urtero egiten du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda

PUBLIZITATEA

Beste behin ere, euskal sukaldaritzak leku oso berezia lortu du "Restaurant" aldizkariak urtero egiten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan. Aurten, bi jatetxe euskaldun ageri dira munduko 10 onenen artean: Adurizen Mugaritz (7. postuan) eta Victor Arguinzoniz-en Etxeberri Erretegia (10. postura igo da aurten). Jarraian datoz Eneko Atxaren Azurmendi (19.tik 16. postura igo da) eta Arzak, 21.postuan.

Donostia-San Sebastián. Euskal gastronomiak maila bikaina erakusten darrai eta nazioartean sari eta errekonozimendu ugari jasotzen segitzen du. Azkena, "Restaurant" aldizkariaren "The World's 50 Best", munduko jatetxe onenen sailkapenarena, izan ere, 25 onenen artean Euskal Herriko lau jatetxe agertzen dira.

Hamar jatetxerik onenen artean bi euskaldun daude: Adurizen Mugaritz (7. postuan) eta Victor Arguinzoniz sukaldariaren Etxeberri Erretegia, azken hau 10. postuan, iazko zerrendatik aurtengora hiru postu gora eginez.

Ondotik datoz Eneko Atxaren Azurmendi, 16. postuan, eta Arzak, lau postu galdu arren 21.ean sailkatzen dena.

50.etik 100.era

Aurretik, "Restaurant" aldizkariak munduko 51-100 jatetxeen zerrenda plazaratu zuen eta hor ere, badira euskaldunak: Bilboko Guggenheim Museoko Nerua, Josean Alija sukaldariarena, 55. postuan sailkatu da (13 postu igo ditu) eta Lasarte-Oriako Martin Berasategi 59. postuan gelditu da, bi leku igota.

Aipagarriak dira ere Mexikoko Biko, Mikel Alonso eta Bruno Oteiza euskaldunena, 49. postuan, eta Pariseko Le Chateubriand, Iñaki Azpitarte euskal jatorridun sukaldariarena, 79. postuan.

Eta amaitzeko, bitxikaria pare bat: 61. postuan Rio de Janeiroko Lasai jatetxea dago, eta, bai, izena euskalduna da, bertako chef-ak Adurizekin lan egin zuelako urte asko; azkenik, 68. lekuan dago Buenos Aireseko Tegui, Germán Martitegui euskal-argentinarrarena. Aurki, Martitegui ETBko "Origen" saioan ikusiko du, Euskal Herrira bere sustraien bila etorrita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia