euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Latinoamerikarako euskal emigrazioa aztertuko dute heldu den astean, uztailaren 5 eta 6an jardunaldi batzuetan Baionan

2021/06/28

2021eko uztailaren 5 eta 6an Baionan Latinoamerikarako euskal emigrazioa hizpide
2021eko uztailaren 5 eta 6an Baionan Latinoamerikarako euskal emigrazioa hizpide

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. "Euskal emigrazioa Latinoamerikara" izenburupeko jardunaldien egoitza bilakatuko dira heldu den astean Baionako Euskal Museoa eta IUT Baiona-Euskal Herri, astelehen eta asteartez, uztailaren 5 eta 6an. Ekitaldi egitarauak zenbait hitzaldi, solasaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta proiekzioren bat ere iragartzen ditu, beti ere Hegoameriketara, bereziki azkeneko bi mendeotan emandako euskal emigrazioa aztergai.

Jardunaldiotan bere burua ere ezagutaraziko duen EMILAren eskutik, asteleheneko saioak Baionako Euskal Museoan eginen dira eta asteartekoak IUT Baiona-Euskal Herrin (Paue eta Atturrialdeko Unibertsitatea), biak elkarrengandik hurbil Baiona Ttipian. Honako programaren arabera:

ASTELEHENA, UZTAILAREN 5a
9:30etatik18:00etara Baionako Euskal Museoa eta Baionako Historiarena

Jardunaldiak estreinatuko ditu Sabine Cazenave andereak, Baionako Euskal Museoko zuzendariak

10:00 - 12:00  1. saioa Emigrazio agentetik emigrazio kartara, eraikitzen ari den eskualde-historia bat

-Claude Mehats: Samuel Lafone emigrazio agendtea
-Argitxu Camus Etchecopar: Gutunak: euskal emigrazioaren iturri
-Pascal Chastin: Jean Vigné-ren gutunak, emigrazio agente Atarratzen
-Argia Olçomendy: Euskal emigrazioa Argentinara (1840-1910), lorpen pertsonalen eta oztopo soziopolitiko artean

Eztabada 12:00-12:30

14:00h - 16:00h  2. saioa - Mahai ingurua - Hizlari euskal emigrazioaren elkarteak

-Sabine Cazenave - Baionako Euskal Museoko zuzendaria
-Annie Sabarots - Nafarroa Beheeko zuzendaria
-Monika Legarto - Euskal Argentina
-Christiane Bidot-Naude - Emigration 64

16:00-18: 00  3. saioa - Euskal arkitektura eta literatura: Latinoamerikako emigrazioaren ondare

-Viviane Delpech: Harrizko oroitzapena. Iparraldera itzultzen diren emigranteen bizitetxeen sortze eta patrimonializazioa (XIX-XXI. mendeak)
-Jean Casenave: Latinoamerikaren arrastoa euskal literaturan (1850-1930)
-Xavier Escudero: Emigratutako euskal idazleen obra eta emigratutako euskaldunaren isla literaturan José Olivares Larrondo Tellagorri
-Christian Manso eta Dolores Thion: Euskal emigrazioa Emigrazioaren Memoriarako elkartearen aldizkarian Partir. Archives et mémoires de l’émigration pyrénéenne

ASTEARTEA, UZTAILAREN 6a
9:30etatik 19:00etara IUT Bayonne Amphi Sainte-Claire.

9:30 Ongi etorria parte hartzaileei
9:45 Estreinatze hitzak Karine Guilloteau-ren eskutik, IUTeko zuzendari den Thierry Nodenot-en izenean

10:00 - 12:00  4. saioa - Río de la Plata, Kuba, Estatu Batuak… itsasoz haraindiko helmugak

-Agathe Alexandre: Kolonia frantsesa San Juan-en. Esplorazio zientifikoak eta afera politikoak Rio de La Platan (1853-1857)
-Marie-Pierre Arrizabalaga: Euskal emakumeen emigrazioa Estatu Batuetara 1880 eta 1940a bitartean. Ahalduntze eta emanzipazio prozesu bat
-Haizpea Abrisketa: Euskal soldaduen galeraren inpaktua Espainiako Armadan Kubako Independentzia gerlan (1895-1898).
-Maryse Esterle: Berreraikitako iragana: Pirineotatik emigratutakoen ondorengoen idazkiak, berjabetze subjetibo bat

12:00-12:30 Eztabada

14:00-16:30 5. saioa Pirineotik Pazifikora: euskal diaspora, irudiak eta aztarnak

-Hernán Otero: Emigrazio frantsesaren historia Argentinara
-Oscar Alvarez Gila: Euskal immigrazioaren mikrogeografia Argentinan asoziazionismoaren bitartez: Euskal Echea elkar-laguntze elkartea
-Jesús Alonso Carballés: Indianoen memoria Espainiako Euskal Herriaren hiriguneetan: Politika sinboliko eta ospakizunezkoa
-Carlos Estela Vilela: Peruko euskal emigrazioko irudiak
-Isabelle Tauzin-Castellanos: euskal villak, Latinoamerikako euskal auzoak, emigrante eta immigranteak

16:30 - 17:30 Eztabada - EMILA kolektiboaren aurkezpena: Latinoamerikarako emigraziotik migrazio krisialdira: ahaztutako historia Akitania Berria XIX-XXI mendeak

17: 30-19: 00 Proiekzio-Debatea

-Beñat Çubur-Ithorotz: Parole de Basque (dokumentala)
Antolatzailekide: Beñat Çuburu (IUT Baiona) - Isabelle Tauzin (U. Bordeaux Montaigne)

-Argibide gehiago, hemen
-Kontaktua: emila@u-bordeaux-montaigne.fr



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia