euskal diaspora eta kultura
2011/05/17
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Euskal Herriko Unibertsitateak 2011-2012 ikasturtean Latinamerikako ikasleei zuzenduriko mugikortasun laguntzen deialdia egin du. Deialdi honek Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena eskatu duten doktoregoetarako sarbide zuzena ematen duten unibertsitate masterretan 2011/2012 ikasturtean izena eman eta matrikula egiten duten ikasleen mugikortasuna erraztea du helburu.
Bi deialditan banatu ditu UPV-EHUk Latinamerikar ikasleei zuzenduriko laguntzak: batetik, Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelako ikasleentzako bekak; eta, bestetik, Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico eta Dominikar Errepublikako ikasleei zuzenduriko laguntzak. Kasu batean zein bestean urtean 4.500 eurotako diru-laguntza jasoko dute ikasleek eta onuradunak salbuetsita egongo dira masterreko prezio publikoak ordaintzetik.
Betekizunak
Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:
a) Aipatu herrialdetakoren bateko nazionalitatea edukitzea
b) Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena eskatu duten doktoregoetarako sarbide zuzena ematen duten UPV/EHUko masterretan sartzeko behar duten titulazioa gaindituta edukitzea, matrikula egiteko orduan
c) Deialdi honetan sartzen den unibertsitate master baten izena emanda izatea
d) Kalitate Aipamena duen doktoregoen prestakuntza aldia osatzen duten UPV/EHUko masterretarako ikasketak 2010/2011 ikasturtean egiteko mugikortasunerako diru laguntza jaso ez izana
Eskabideak non aurkeztu
Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 6ean itxiko da, baina aurkezteko modua eta lekua desberdinak izango dira deialdi batean zein bestean.
Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelako eskabideak Euskadiren Ordezkaritzen bitartez jasoko dira. Hauek dira ordezkaritzen helbideak:
-ARGENTINA: Av. Alicia Moreau de Justo 846 3º of. 21 Ciudad Autónoma de Buenos Aires C1107AAR República Argentina
-COLOMBIA Y VENEZUELA: Edificio ION. Carrera 7 Número 73-45/47 Oficinas 1001/2/3 Bogotá D.C - Colombia
-MÉXICO: Horacio 1213 – Colonia Polanco 11550 Miguel Hidalgo (México D. F.) México
Brasil, Txile, Peru, Puerto Rico eta Dominikar Errepublikako laguntzei dagokienez, dokumentu guztiak eta eskaera orria posta elektronikoz bidali behar dira (PDF formatuan) Graduondoko Ikasketen Unibertsitate Elkarte Iberoamerikarrera: becas.auip@usal.es. AUIPek eskaria jaso izanaren agiria bidaliko dio eskatzaileari posta elektronikoz.
-Bi deialdien informazio osoa UPV-EHUren atarian, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus