euskal diaspora eta kultura
2009/01/19
PUBLIZITATEA
Las Flores, Argentina. Loretako Euskaldunak elkarteko dantzari gazteek Las Flores herriko 'Asociación de Servicios Comunitarios' izeneko zahar egoitzara bisita egin zuten abenduaren 7an, bertan bizi diren nagusiei Gabon jaietako berotasun pixka bat helarazi nahian. Ekimenean dantza taldeko honako kideak hartu zuten parte, Camila Ordorica, Yésica Saldaña, María José Puente, Ana María Giurlani, Tatiana Iparraguirre, Nicolás Genta, Gisela Pellejero eta Juana Dieguez-ek. Dantza erakustaldia eskaintzeaz gain, gazteek askaria egin zuten nagusiekin batera eta arratsaldea solasean igaro zuten, giro ederrean.
[Euskal Etxeko dantzariek Las Floreseko Zahar Etxera egin zuten bisita, bertan zeuden nagusientzako dantza eginez (argazkia LasFloresEE)]
Ekimen hau zahar egoitzako zuzendaria den Hilda Giúdiceren gonbidapenari esker gauzatu ahal izan zen. Aipatu beharra dago Giúdice euskal etxeko zuzendaritza batzordeko kidea dela eta komunitateko elkartasun ekimenetan engaiamendu handiko pertsona, elkarteko iturriek azaldu dutenez.
[Loretako Euskaldunak elkarteko dantzariek zahar etxeko nagusiekin eman zuten arratsaldea, giro ederrean, eurentzako dantza ikuskizuna eskaini ostean (argazkia LasFloresEE)]
Las Flores Canta
Bestalde, aipagarria da 2008ko urte bukaerako ekitaldien barruen euskal etxeak 'Las Flores Canta' jaialdiaren bederatzigarren edizioan parte hartu zuela, abenduaren 2tik 4ra. Ekitaldia inguruetako bere motako elkarretaratze nagusienetakoa da eta euskal etxearen ordezkari Gisela Pellejero kidea izan zen. Euskal Etxeko ordezkariak ez zuen saririk eskuratu, baina Las Floreseko euskaldunak oso harro gelditu ziren bere emanaldiarekin.
[Gisella Pellejero izan zen Loretako Euskaldunak elkartearen ordezkaria 'Las Flores Canta' jaialdiaren 9. edizioan (argazkia Loretako EuskaldunakEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus