euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floreseko Euskal Etxeak Rosaseko karroza desfileko bigarren postua lortu du zahato erraldoi batekin

2008/02/27

Las Floreseko Euskal Etxeak eginiko karrozaren irudia
Las Floreseko Euskal Etxeak eginiko karrozaren irudia

PUBLIZITATEA

Las Floreseko Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Rosaseko landa-inguruko Sala de Primeros Auxiliosek antolatzen duen karroza desfileko bigarren postua lortu berria du. Karrozen desfileko lehiaketan "Loretako Euskaldunak"-eko kideek kartapestaz eginiko zahato erraldoi original bat egin zuten. Zahatoaren neurriak, honakoak: 2,90 metroko luzera, 1,80 metroko altuera eta metro bateko zabalera (ikus argazkiak).
'Ikusi ahala, irribarre'. Horrela deskribatzen du Graciana Goicoecheandia euskal etxeko lehendakariak Las Floreseko kideek karrozarekin Rosaseraino egin behar izan zuten 15 kilometroko bidaian publikoarengandik bildutako erreakzioa. Ez iren euskaldunak, ordea, esku hutsik itzuli. "Noches de vino y mus" izenburua zeraman euren karrozak desfileko lehiaketako bigarren saria irabazi zuen. Horretarako, Euskal Etxeak kartapestaz --paperezko zatiak bata bestearen gainean jartzen diren dekorazio-teknikaren izena da kartapesta delakoa--, 2,90 metroko luzera, 1,80 metroko altuera eta metro bateko zabalera neurtzen zuen zahato erraldoi sinpatikoa asmatu --eta eraiki-- zuen.

Zahatoa gutxi balitz, Euskal Etxeko kideek goitik behera dekoratu zuten karroza: "Las Tres Z.Z.Z." marka iruindarraren sinboloarekin, museko hainbat karta jarriz atzeko partean eta dantzariz jantzitako hainbat panpinekin.

[Zahato erraldoidun karrozaren irudia]

Zahatoaren historia aspaldiko kontua da. Besteak beste, antzinako Grezian (Homero Odisean, Ulisesek Polifemo ziklopea mozkortzen duenean ardoa emanez), Biblian (Noe bere semeengatik mozkortuta) eta Cervantesen "On Kixote Mantxako" liburuan (bentariaren larrua ezpata-kolpez txikitzen duenean) aurkitu daitezke material honi buruzko testigantza idatziak. Arina, malgua, iraunkorra, adeitsua ingurumenarekin, alde batetik bestera eramateko erraza, likidoa pasatzen uzten ez duena, erabilgarria, higienikoa, erakargarria, sinplea baina diseinu ezin hobekoa... Azken finean, ardo zahatoa bizitzako oinarrizko gozamena disfrutatzen dakienarentzat eginiko produktua da. Euskaldunek, beste hainbat herrik bezala, bere egin zuten eta gaur eguneraino famatuak segitzen duten etxe iruindar horrek egin eta munduan barreiatutako aleek neurri batean erabilgarri eta indarrean segitzen duen produktua dela erakusten digute, Las Floreseko lagunek ongi azaldu bezala.


Lotura interesgarriak

Las Floreseko dantzariak, Udalaren Dantza Tailerreko ekitaldian
2007ko abenduaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Hitzaldia Iñaki Ozamizek Las Floreseko Euskal Etxean
2007ko irailaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Las Floreseko alkateak Euskal Etxearen 11. urteurrena ospatu zuen
2007ko abuztuaren 22an EuskalKultura-com-en argitara emana

Las Floreseko Euskal Etxeak euskaldunei buruzko hitzaldi sorta hasi du
2007ko abuztuaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia