euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floreseko alkateak bertako kide eta lagunekin ospatu zuen Las Floreseko Euskal Etxearen 11. urteurrena

2007/08/22

Graciana Goicoechandia eta Mónica Azpiazu, Las Flores eta Laprida herri argentinarretako euskal etxeetako lehendakariak, 11. urteurreneko ekitaldian
Graciana Goicoechandia eta Mónica Azpiazu, Las Flores eta Laprida herri argentinarretako euskal etxeetako lehendakariak, 11. urteurreneko ekitaldian

PUBLIZITATEA

Las Floreseko alkateak, Alberto César Gelené-k, 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeko bazkide eta lagunekin ospatu zuen herri argentinar honetako euskal erakundearen 11. urtebetetzea. Ehunda berrogeita hamar bat jende bildu zituen elkarte euskal-florestarraren ospakizunak, tartean Lapridako Euskal Etxetik etorritako lagunak, Mónica Azpiazu presidentea buru, eta dantzari-taldea. Ekitaldian zehar, Las Floreseko alkateak zorionak eman zizkien Loretako Euskaldunak-eko kideei, urtean zehar egiten duten lanagatik, eta bi liburu eta Hiriaren 150. urteurreneko domina eta banderatxoa eman zien.
Ehunda berrogeita hamar bat lagun bildu zituen joan den uztailaren 21ean bertako Luz y Fuerza argindarraren sindikatuaren aretoan Las Floreseko Euskal Etxeak, elkartea sortu zeneko 11. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiko partaide Las Floreseko alkate edo intendentea izan zen, Alberto César Gelené injinerua. Hitzaldien unea heldu zenean, hitz goxoak izan zituen elkarteak garatzen duen lanarekiko eta baita elkarteko buru den Graciana Goicoechandia emakume dinamikoarentzat. Opariak ere ekarri zituen besapean, bi titulu, liburutegirako; Hiriaren ehunda berrogeita hamargarren urteurrenaren domina, eta banderatxo bat.

[Auzoko Laprida herriko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko ordezkaritza bat inguratu zen Las Floresera bertakoekin urteurrena ospatzera, euren buru Mónica Azpiazu elkarteko lehendakaria, eta partaide arin eta koloretsu, Lapridako dantzariak, Xiberoko dantza emanaldi bat eskaini zutenak ekitaldien edergarri]

[Las Floreseko Luz y Fuerza argindarraren sindikatuko aretoak Euskal Etxearen 11. urtebetetze ekitaldian eskaintzen zuen irudi animatu eta alaia]

Urteurren ekitaldi eta afarian parte hartu zutenek itxura ederreko pintxo sorta ugari batez hornitu ahal izan zuten barneko harra, hasteko, ondoren oilasko kaxuelaz eta kopa izoztuaz biribildu zutelarik. Gauerditik aurrera tartak eta zurrakapotea zerbitzatu zen. Lapridatik etorritako dantzariek dantza exhibizio bat egin zuten eta egunari, bala edo dantzaldi herrikoi batez eman zitzaion azkena, Latido taldeko musikarien erritmoek lagunduta. [Ezkerreko irudian, iruzkin berezirik merezi ez duen eta bertaratu zen hainbat jenderi begiak luze eta sabela kontent jarri zizkion pintxo sorta koloretsua. Zer hobe Las Floreseko Loretako Euskaldunak Euskal Etxekoen 11. urtebetetzea bozkarioz ospatzeko?]


Lotura interesgarriak

Las Floresek hitzaldi-sorta hasi du Euskal Herriaz landa eskoletan
2007ko abuztuaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Las Floreseko euskaldunak Saladillokoekin bat euren urteurrenean
2007ko ekainaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Eusko Irudiak' erakusketa zabaldu dute Las Floresen
2007ko maiatzaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Graciana Goicoechandia berrautatu dute lehendakari
2007ko apirilaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Etxeko Viriginia Maliani, Las Floreseko Printzesa
2007ko urtarrilaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal etxeen arteko lankidetzak itxi du 2006 urtea
2006ko abenduaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia