euskal diaspora eta kultura
2009/09/29
PUBLIZITATEA
Las Flores, Argentina. HABEko Euskara Munduan programako koordinatzaile den Jose Frantzisko Zinkunegi mintzatu zen orduan. Irakurri zuten ondoren Honorable Consejo Deliberante (HCD) delakoak plazaratutako agiria, barnetegia 'interes legislatiboduna' izendatuz. HCDko presidenteordeak, Monica Torres zinegotziak, eta Euskal Etxeko lehendakari izateaz gain Udaleko zinegotzi den Graciana Goicocheandiak diplomak banatu zituzten.
[Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeko lehendakaria, Felipe Eiheragibel FEVAko lehendakariaren eskutik zenbait material didaktiko jasotzen, ekitaldia hasi baino momentu batzuk lehenago]
[Udaletxeko Areto Gorriaren itxura, barnetegiko ikasle/irakasleak eta publikoa oro har bertan dela]
Bere aldetik, herriko alkateak Las Floresko harmarri heraldikoa eman zion FEVAko presidente Felipe Eiheragibeli, eta honek, berriz, Udalarentzako beste opari batez erantzun zuen. FEVAko presidenteak emango zien geroago tokiko Euskal Etxekoei zenbait ikasmaterial.
Azkenik, aipatutako ziurtagiriak banatu ziren eta ekitaldiari Diego Suarez eta Paula Marcus gitarra eta flauta jotzen jotako euskal eta argentinar doinuekin eman zitzaion azkena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus