euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Flores-ko Euskal Etxeak Euskal Herria eta euskaldunei buruzko hitzaldi sorta hasi du landa eremuko eskoletan

2007/08/11

Ikurriña, erdian zazpi probintzien armarria duela, eskola jaso zuten Las Flores-eko ikasle talde batek erakutsita
Ikurriña, erdian zazpi probintzien armarria duela, eskola jaso zuten Las Flores-eko ikasle talde batek erakutsita

PUBLIZITATEA

Lehenengo eskola joan den asteartean eman zuen bertako San Miguel Institutuan, Las Floreseko Euskal Etxeko lehendakari eta aldi berean institutu bereko informatika irakasle den Graciana Goicoechandiak. Hitzaldiak Euskal Herria eta euskaldunen aurkezpen orokorra egitea zeukan helburu eta Polimodaleko lehenengo mailako berrogeita hamar ikasle baino gehiago izan zituen entzule. Ekimena, Loretako Euskaldunak-eko lehendakariak joan den urtean Jaurlaritzako Gaztemundu programan parte hartzeko egindako plangintza bati dagokio, landa eremuko eskoletan euskaldunen eta euskal kulturaren ezagutza areagotzea xede.
Programaren inaugurazio eskola joan den asteartean, hilaren 7an, egin zen Las Floreseko San Miguel Institutuan, Euskal Etxeak eta ikastetxean Geografia irakasle den David Di Tulliok antolatuta, eta Euskal Herria eta euskaldunei buruzko aurkezpen orokorra egitea hartu zuen helburu, 'geografia kokapena, neurriak, gatazka historikoak, euskara, deituren esangura, kirolak eta ohiturak, eta jan-edan tradizionalei buruzko jakingarriak azaltzea', Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko presidente eta Institutuko informatika irakasle den Graciana Goicoechandiak BasqueHeritage.com-i adierazi bezala.

Polimodaleko lehenengo mailako berrogeita hamar ikasletik gora hartu zuten parte ekitaldian, Humanitate eta Ekonomia adarretakoak, eta bertan izan ziren baita ere aipatu irakasle David Di Tullio eta Institutuko zuzendaria, Delfina Lascano y Vedia. Guztiek interesez eta errespetuz entzun zituzten Graciana Goicoechandiaren esanak. Galderen zatian, galdera ugari sortu ziren, esaterako gazteen bizitzeko moldeaz, euskaldun, espainiar eta frantsesen arteko aldeez, ikurriñaren koloreen esanguraz, eta abar.

Astearteko klasearekin landa eremuko eskoletako zikloari eman zitzaion hasiera, programa hau Graciana Goicoechandiak joan den urtean Eusko Jaurlaritzako Gaztemundu programan parte hartzeko aurkeztu zuen ekimenaren ondorio delarik. Lehenengo urrats honen ostean, hitzaldi berriak etorriko dira, ikasle berberei eta berriei eskainiak, Euskal Herriaz, euskaldunez eta euskal kulturaz Las Florsen dagoen ezagutza maila garaitzeko asmotan.


Lotura interesgarriak

'Eusko irudiak' erakusketak Las Floresen zabaldu ditu ateak
2007ko maiatzaren 17an BasqueHeritage.com-en argitara emana

Graciana Goicoechandia Las Floreseko EEko lehendakari berrautatua
2007ko apirilaren 12an BasqueHeritage.com-en argitara emana

Euskal Etxeko Virginia Maliani, Las Flores-eko printzesa hautatua
2007ko urtarrilaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia