euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean ‘Muga deitzen da pausoa’ filma emango dute euskaraz Buenos Airesen Gaumont aretoan erdal azpitituluz

2019/02/20

‘Muga deitzen da pausoa’ dokumentalaren afixa
‘Muga deitzen da pausoa’ dokumentalaren afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Maider Oleaga Euskal Herriko zuzendariak ‘Muga deitzen da pausoa’ bere dokumentala aurkeztuko du larunbat honetan Argentinako hiriburuan. Dokumentala Donostian filmatu zuen Oleagak, euskaraz (Buenos Airesen azpitituluekin proiektatuko da) eta bi emakumeren arteko topaketa berezi bat kontatzen du: bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena eta 1982 urtean zendu zen Donostiako lehenengo ikastolaren sortzailea da.

Maider Oleaga bilbotarra da eta zinegile, gidoilari eta zuzendaria. Julio Medemen ‘Euskal Pilota, Larrua Harriaren kontra’ dokumentaleko lan taldean hartu zuen parte eta baita iaz estreinatu zen Joseba Sarrionandiaren obran oinarrituta dagoen ‘Gure oroitzapenak’ filmean ere.

‘Muga deitzen da pausoa’ (Paso al límite) otsailaren 23an, larunbata, pantailaratuko da, iluntzeko 7etan, Espanoramas 2019 zikloaren baitan, Gaumont Zine Aretoan (Rivadavia 1635). Sarrera orokorra 30 peso; ikasle, irakasle eta jubilatuentzat, 10.


[‘Muga deitzen da pausoa’ dokumentalaren trailerra]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia