La Plata, Argentina. Joan den larunbatean abiatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionala 2014 eta EuskalKultura.com-ek gertu-gertutik jarraituko du, orain arte prestakizunekin egin duen bezala. Inaugurazioan, Islas Malvinas Kultur-Gunean, La Platako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko idazkari Maria Fernanda Astigarragak izan zuen ongi etorri hitzak esateko ardura eta horren ostean, ‘Gure Arropa’ eta “Euskaldunen Argentina” erakusketak aurkeztu zituzten Judith Martirenak eta Aliantza Frantsesako zuzendari Laura Berenguer irakasleak, hurrenez hurren. Bi erakusketak azaroaren 9ra arte egongo dira ikusgai.
Jende ugarik lagundu zuen La Platako Euzko Etxea Euskal Astearen lehenengo ekitaldi honetan, tartean, besteak beste, hiriko Aliantza Frantsesako agintari eta kideek, Mutualitate eta Kultur Elkarte Frantsesak, Frantziako Kontsulatuak, Euskal Asteko Txapelketan parte hartuko duten pilotariek eta euskal etxeko kide eta lagunek.
Ekitaldian bereziki aipatu zituztenn antolatzaileek Euskal Asteko logotipoen egile izan diren diseinatzaileak: Lautaro Galmán, euskal etxearen urteurren logoa egiteagatik; La Platako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko “Roberto Rollié” katedrako irakasleak, Euskal Astearen diseinua hautatzen laguntzeagatik; Iván Kober ikaslea, diseinu hautatua egiteagatik eta Dat.code enpresa, euskal etxearen webgunearen berritzeaz arduratzeagatik.
Inaugurazioari amaiera emateko, ‘Bixente Ibarguren’ Lagunarteko kideek ohorezko ardoa eskaini zuten. Euzko Etxetik "Iñaki Aramayo Bilbaok egindako aurkezle lan bikaina eta Andoni Azcarate-ren Aurreskua" azpimarratu eta eskertu nahi izan dute.
EUSKAL ARGENTINAR ASTE NAZIONALA 2014: BEHIN BETIKO EGITARAUA
Astelehena, azaroaren 3a
-17etik 21etara, Euskal kulturari buruzko hitzaldiak: Mikel Ezkerroren “Euskaldunak Argentinan”; Jorge Beramendiren “Euskaldunen sorrera”, Carlos Irisarriren “Euskal literatura lehen eta gaur”, Dani Oiarbideren “La Platako Unibertsitateko Euskara lektoretza. Etxepare Institutua”, eta Luis Luquezen “Euskaldunak Ternuan”. Lekua: “Islas Malvinas” Kultur-guneko mikrozinea.
-19:30etan, Nazioarteko pilota txapelketa trinketean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezko Argentinar Pala modalitateetan. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.
Asteartea, azaroaren 4a
-11:30etan, Nazioarteko pilota txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Emakumezkoen Argentinar Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.
-18etatik 20etara, Haurren Futbol Topaketa. Lekua: Euskal Etxeko polikiroldegia.
-18:00etan, Hitzaldia, “Euskaraz idaztea: euskal literaturara hurbiltzea” izenburupean Fito Rodriguez idazle euskalduna hizlari, Etxepare Institutuko La Platako Unibertsitateko Euskara Irakurletzaren koordinaziopean. Lekua: UNLP, Ekonomia Fakultateko B ikasgela. 6. Kalea, 47 eta 48 artean.
-19:30etan, Nazioarteko pilota txapelketa trinketean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Larruzko Pala eta Emakumezkoen Argentinar Pala modalitateetan. Lekua: euskal etxeko pilotalekua.
Asteazkena, azaroaren 5a
-10:00etan, Nazioarteko pilota txapelketaren finalaurrekoak, trinketean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Larruzko Pala eta Emakumezkoen Argentinar Pala modalitateetan. Lekua: Euskal Etxeko pilotalekua.
-16:30etan, Nazioarteko pilota txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Emakumezkoen Argentinako Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.
-18etatik 20:30etara, ‘Euskal Zinemaren Ibilbidea: 1895-2013’ hitzaldia. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo zuzendarien Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren proiekzioa. Eztabaida Carlos Gabilondok zuzendua. Lekua: “Bernardino Rivadavia” Kulturguneko mikrozinea. Sarrera libre eta doakoa.
Osteguna, azaroaren 6a
-11:30etan, Nazioarteko pilota txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak izango dira, Emakumezkoen Argentinar Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.
-19:00etan, Marcela Inda eta Sabrina Oteguiren “A(nt)ZE(z)LANA!” obraren antzezpena. Testua “Nire Etxea-Mi Casa” antzerki lehiaketaren irabazlea izan da eta Estefania Bonafine, Patricia Crescenz, Erica Ledo eta Marcelo Perona aktoreek taularatuko dute, Mario Lombard-en zuzendaritzapean. Lana gaztelaniaz dago eta antzerki irakurria izango da. Lekua: Islas Malvinas Kultur-Gunea.
-19:00etan, Nazioarteko Pilota Txapelketaren finalak, trinketean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Larruzko Pala eta Emakumezkoen Argentinar Pala modalitateetan. Omenaldiak Agustin Asensioren memorian. Xare erakusketa. Lekua: Euskal Etxeko pilotalekua.
-"Euskal Istorioak Hegoaldean": Euskadiko Ordezkaritzak egindako deialdiari erantzun dioten lanen aurkezpena. Erakusketa egunero ikusi ahal izango da. Lekua: Euskal Etxea.
Ostirala, azaroaren 7a
-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: Euskal Etxea.
-11:30etan, Nazioarteko Pilota Txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Emakumezkoen Argentinar Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Euskal Etxea.
-19etatik 21etara, Abesbatzen Topaketa, Cañuelasko Denak Bat, San Nicolasko Euskal Etxea, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta La Platako Euzko Etxea euskal etxeak partaide. Lekua: Udaletxeko Urrezko Aretoa, 12. kalean, 51 eta 53 artean, 1. solairuan.
-20:30etan, Euskal Lanari omenaldia. Topaketa La Plata Handiko Industria Elkartearekin eta La Platako Udalarekin batera antolatuko du euskal etxe anfitrioiak. Enpresa euskal argentinarren edota Euskal Herriarekin loturaren bat duten enpresen lana sarituko da, tartean Goyenechea Upeltegia, Basque Culinary Center, BATSA S.A., Euskal Abereak, AMPO, Hernán Cruchaga-ren BIO-BRANDSEN S.A., eta ORKLY. Lekua: República de los Niños erakusketa-lekua.
-21:30etan, La Plata Handiko Industria Elkarte Argentinarraren urteko afaria. Lekua: República de los Niños.
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euskal Etxea.
-23:00etan, Erromeria. Euskal etxeetako eta Euskal Herriko musikariak zuzenean. Lekua: Toki Alai Euskal Etxeko aretoa.
Larunbata, azaroaren 8a
-8:00etan, Ordezkaritzen harrera/Gosaria. Lekua: euskal etxea.
-9:30etatik 11:30etara, FEVAren bilera eta harrera Cristina Uriarte Toledo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, María Angeles Elorza Zubiria Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Asier Vallejo Itsaso Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria eta Sara Pagola Aizpiri Euskadiko ordezkariari. Lekua: Republica de los Niños.
-11:30etan, Nazioarteko Pilota Txapelketa frontoian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Kontseiluak antolaturik. Pilotariak Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentinakoak, Emakumezkoen Argentinar Pala modalitatean. Lekua: Pereyra Iraola Parkeko pilotalekua. Camino Centenario.
-11:40etan, Diaspora Proiektuaren aurkezpena, Iparraldeko Eusko Ikaskuntza-ko Maialen Zamponi-ren eskutik. Lekua: Republica de los Niños.
-9etatik 13etara, Euskal Liburutegien 16. Bilera, Carolina Bergaglio eta Guillermo Gubitosi lizentziatuak lagun. Adituek ‘Paperaren zaintzeaz’ eta ‘Liburutegien marketinaz’ hitz egingo dute. Lekua: Euzko Etxea.
-10:00etara, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua: Euzko Etxea
-12:30etatik 17etara, Euskara standa. Lekua: Euzko Etxea
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Euzko Etxea
-15:00etan, Independentistak Sareari buruzko hitzaldia, Txutxi Ariznabarreta-ren ardurapean. Lekua: euskal etxeko aretoa.
-17:00etan, Kalejira. Lekua: Morenoa Plazatik Atenas Klubera, 12. Kaletik.
-19etan, Dantza emanaldia. Omenaldiak. Eusko Jaurlaritzak Mikel Ezkerrok eta Isidro Legarretak euskal kulturaren alde egin duten lana sarituko du. Cristina Uriarte Toledo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eskuratuko die saria. La Platako Euzko Etxea euskal etxeak, berriz, saria emango dio EuskalKultura.com-i, buletin honek azken hamar urte beino gehiagotan Euskal Herria eta bere diaspora lotze aldera egindako lanagatik. Lekua: Atenas Kluba.
-22:00etan, Kantu Afaria. Lekua: Euzko Etxea.
-24:00etan, 'Itziarren semeak' taldearen kontzertu eta erromeria. Lekua: euskal etxeko Toki Alai aretoa.
Igandea, azaroaren 9a
-10:30etan, Meza. Lekua: Nuestra Sra. de la Misericordia Kapera, República de los Niños-en.
-11:30etan, Dantzarien Alardea eta plaza dantzak. Lekua: República de los Niños.
-13:00etan, Azken Agur Bazkaria. Euskara eta Antzerki lehiaketen sariak eta Pilota Txapelketen kopak banatuko dira. Omenaldiak. Lekua: República de los Niños-eko karpa.
-17:00etan, Azken Agurra
Helbideak:
-“Islas Malvinas” Kultur-gunea: 19. kalea, 50 eta 51. artean
-“Bernardino Rivadavia” Kultur-aretoa: 7. kaleko 755. Zenbakian (47 eta 48. Artean)
-República de los Niños erakusketa-lekua: General Belgrano Bidea eta 500. kalea. Gonnet.
-Atenas Kluba: 13. kalean, 58 eta 59. artean.