euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere III. Euskal Astea egingo du igandea bitartean Las Herasko herriak, EEaren egoitza estreinatuz

2013/11/25

Euskal Jaiaren afixetako bat (argazkia EE)
Euskal Jaiaren afixetako bat (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Larunbatean eman zion hasiera Argentinako hiriburutik 80 kilometrora dagoen Gral. Las Heraseko Euskal Etxeak 'Urte Amaierako eta Herri Kirolen Festari'. Baina bertako Zazpirak Bat euskal elkarteak antolatzen duen ekimen honek, kirolak ez ezik, Mus Txapelketa eta musika eta dantza ikuskizuna ere bildu ditu jaialdiaren programa barrura. Nobedade gisa, aurreko bi edizioetako bazkari nagusia, euskal etxearen egoitza berrian gauzatuko dela aurten. Hori abenduaren 1ean, festaren azken egunean.

General Las Heras, Argentina. Arbaso euskaldunekiko loturak azpimarratu eta eurak ohoratu nahian, eta lanarekiko zuten grina gogora ekartzeko asmoarekin egiten du Gral. Las Heraseko euskal etxeak bere Urte Amaierako Festa hau, hirugarrenez aurten. Jolas jarduera bihurturik, Herri Kirolak izango dira 2013 honetan ere jaiaren programako ekintza garrantzitsuena.

Inguruan parerik ez duen ekitaldi honek proposamen berriak ere izango ditu aurtengoan. Batetik, I. Sega Txapelketa burutuko da Kirolen egitarauaren baitan; bestetik, azken agur bazkaria, euskal erakundearen egoitza berrian egingo da. Zazpirak Bat-eko lehendakari Luis Echegaray-k EuskalKultura.com-i adierazi zionez, ‘nahiz eta inaugurazioa oraindik ez dugun egingo, lokala prest dago gonbidatuak jasotzeko’. Honekin batera azpimarratu behar da betiko ohiturari jarraituz, Cañuelaseko Denak Bat-ek lagun izango duela Gral. Las Heras-ek ekitaldi osoan zehar.

Asteko egitaraua larunbat 23an hasi da Platerari Tiratze III. Txapelketarekin, eta gaur jarraituko du Pilota partidekin. Hona, abenduaren 1era arte luzatuko den programa:

Astelehena, azaroaren 25a, (gaur, jai-eguna Argentinan)

-20:00etan, 3. Pilota Txapelketa, Los Robles delako Kultur eta Kirol Gunean. Modalitateari dagokionez, 30 metroko pilotalekuan, gomazko pilotarekin izango da.
-III. Mus Txapelketa

Larunbata, azaroaren 30a
-11:00etan, Sega Txapelketa.

Igandea, abenduaren 1a
-9.30etan, 5 kilometroko oinezko lasterketa.
-10:30etan, Aizkolari eta Trontzalari Txapelketa. Sokatira.Aktibitate hauek herriko plazaran aurrean burutuko dira, Euskal Taberna berriaren parean. Izena ematea momentuan egingo da.
-13:00etan, Herri bazkaria. Gral. Las Heraseko eta Cañuelaseko dantza taldeen emanaldia. Txartelak salgai daude dagoeneko. Erreserbak emailez (zazpirakbat.lh@gmail.com) edo Facebook-en (Centro Vasco de General Las Heras izenpeko kontuan) egin daitezke. 

-Festari buruzko Informazio gehiago eskuratzeko, egizu klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia