euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean estreinatuko dute Pauen 'Bihotza Mintza' musikala, Lagunt eta Maita-ren 50 urteak ospaturik

2018/02/23

Bihotza Mintza musikalarek kartela
Bihotza Mintza musikalarek kartela

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik Biarnora emigratzen duen Johañe gaztearen istorioa kontatzen du 'Bihotza Mintza' larunbat honetan Pauen estreinatuko den musikalak. Christian Larraldek idatzia, hiriburu biarneseko Lagunt eta Maita euskal etxeak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekimen nagusia da. Berau taularatzeko, joan den apiriletik ari dira lanean 60 dantzari/kantari eta 10 musikari, guztiak elkarteko jendeak, Joañe salbu. Hitzordua, otsailaren 24an, 20:30etan, Paueko Zenith antzokian.

Paue, Frantzia. Heien onena, hainbat izerdi, errepika eta lanaren emaitza den ikuskizuna eskainiko dute Paueko euskaldunek datorren larunbatean, hiriko Lagunt eta Maita euskal elkartearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekimenetako nagusia izango den ekitaldi honetan, hiriko Zenith aretoan. Aurreko urteurren batzuetan ere, nabarmendu eta gailendu dira ikuskizun berezi eta mereximendu eta esangura handikoak eskainiz, hala nola Elkanoren semeak edota Izarbide.

Pantxoa Challet buru duen euskal etxeak serio hartzen ditu honelako erronkak, eta oraingoan aurrekoen maila altuari eusten lana izango dute; inork ez du zalantzan jartzen, ordea, atxikiko dutela eta ikuskizun ederra eskainiko dietela larunbatean Pauera bertatik zein Euskal Herritik ere hurbilduko diren adiskide eta ikusleei.

Bizikidetza, integrazioa eta aurrerabidea islatuko dira Bihotza Mintzon, musikan ere modernitatea eta tradizioa nahasi eta euskaldunak Biarnoan izan duten harrera ona eta aurrerabiderako izan dituzten aukerak present egongo direla taula gainean.

Euskal etxe handia da Paueko Lagunt eta Maita, azkarra, partaide diren lagunei eta garatzen dituen ekimenei begira. Euskara eskolak, dantza klaseak, dantza taldeak, abesbatza mistoa, gizonena, emazteena, txistua, elkartasuna eta pilota dira bertatik sustatzen diren proposamenetako batzuk

Bihotza Mintzorako txartelak hemen eros daitezke.

Musikala bukatu eta gero, elkarretaratzea antoltu dute Lagunt eta Maita-koek, Koxegi banda animatzaile izanik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia