euskal diaspora eta kultura
2008/09/12
PUBLIZITATEA
Puerto Madryn, Argentina. Bihar jaiegun handia izango da Puerto de Madryneko euskaldunentzat. "Aralarko San Migelen Jaia" aurrenengo aldiz ospatuko du bertako Euskal Gizataldeak eta ekitaldi batzuk antolatu dituzte omen egiteko. Jaiari "Etorritakoengatik" izena jarri diote eta Puerto de Madryn-era iritsitako lehen euskaldunak gogoan hartu nahi ditu. Ekitaldia sortzen eta osatzen ari den bertako euskal etxe gazteak antolatu du, eta Puerto de Madryn-eko udalaren laguntza jaso du. Euskal elkartea gaztea izan bai, baina jendea biltzeko ahalmen polita duela erakutsi du, izan ere jaialdirako prestatu ziren 350 sarrerak agortuak dira jada.
Jaia goizeko 10:30etan hasiko da; hiriko agintariak agurtuko dituzte euskal komunitateko ordezkariek, horretarako suziriak jaurti eta loreak banatuko dituztelarik. 11etan, hiriko lehenengo euskal herritarrei (70 lagun inguru) omenaldia egingo diete Madryneko Portal-ean. Gauean, jaialdi bat antolatu dute eta euskal dantzak, musika, afari tipikoa eta kantua izango dituzte. Gauak luzerako emango duela uste du jaiaren antolatzaile Maria Julia Erkorekak, deialdiak izan duen arrakasta kontuan izanda jendea gogotsu dagoela uste dutelako. 710. eskolako SUM-en ospatuko den gaueko jaialdiaren barruan "Anaitasuna" eta "Los Txikis" soinujoleak, trikitixa eta Necocheako "Osasuna Otxotea" izango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus