euskal diaspora eta kultura
2012/09/28
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Zuloak “sorkuntzazko dokumental” edo “dokumental faltsu” bezala definitu du Fermin Muguruzak. Nolanahi ere, fikzioa errealitatearekin ere uztartu dela nabarmendu zuen musikariak irailaren 22an Antzoki Zaharrean, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Bereziak atalean egindako aurkezpenean. Izan ere, errealitatearen eta fikzioaren arteko tartea lausotuta, taldea hezurmamituta ageri zaigu orain, hilabete batzuetarako bederen. Bestetik, argi dago nonbait gezur hori "mesedegarri" izan dela. Batetik, emakume musika talde batek oholtza gainean mintza eta entzungai bere lekua izatea lortu du, eta horrek beste emakume batzuk agertokira bultza ditzakeela uste du Muguruzak. Bestetik, azpimarragarria da proiektuan parte hartu duten 500 pertsonen inplikazioa: taldekideak, aretoen jabeak, kazetariak, argazkilariak... guztiek parte hartu baitute proiektuan konplizitate osoz eta txintik agertu gabe.
Bestalde, aurreko hainbat proiekturekin egin bezala, oraingo honetan ere euskal musikak eta, horrekin batera, hizkuntzak eta kulturak gure mugetatik at oihartzuna izatea lortu du Muguruzak. Izan ere, dokumentala Madril, Bartzelona, Berlin eta Mexiko Hirian estreinatuko da urriaren 5ean eta, taldeak hiri horiek bisitatuko ditu, kontzertuak emanez. Berlinen, esaterako, azaroaren 3an izango dira, Clash tabernan eta Mexiko Hirian, berriz, azaroaren 15ean joko dute, Foro Alicia-n.
Atzo osteguna hasi zuen bira taldeak Euskal Herrian, Donostiako LeBukowski musika klubean eskainitako kontzertuarekin, eta azaroaren 24an amaituko dute Ondarroako Kafe Antzokian. Arrakasta izan arren, proiektuak urtebeteko epea izango duela argitu du Muguruzak.
Mexiko, Kuba eta Kalifornian barrena
Ez da Fermin Muguruzak istorio bat kontatzeko irudi eta musika uztartzen dituen lehen aldia. Izan ere, Kortatu eta Negu Gorriak taldeekin jada garrantzia handia ematen zien bideoklip-ei. Baina, zalantzarik gabe, entzutetsuena 2006an "Euskal Herria Jamaika clash" disko jamaikarraren inguruan egindako dokumentala da.
Ordutik dokumental horiek aurkezten ibili da Muguruza mundu osoko hainbat zinemalditan, eta hiru urte daramatza Mexiko Hiriko Zinemaldiko "Sueña mi pueblo" musika saileko aukeraketa egiten. Horrez gain, Kubako Nazioarteko Zine eta Telebista Eskolan (EICTV) eta Kalifornia Beheko zenbait unibertsitatetan hitzaldiak ematen eta aholkularitza lanetan jardun du.
Taldearen 2012ko biraren egitaraua:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus