euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbat honetako NABOko Mus Finalek, Gardnervillen, AEBen Munduko Txapelketarako ordezkaritza erabakiko dute

2023/06/16

2022 NABO mus txapeldunak, Chino Kalifornian jokatuta finaletan: Juan Jose Vizcay & Felipe Cerdan, Mendiko Euskaldun Clubeko ordezkari
2022 NABO mus txapeldunak, Chino Kalifornian jokatuta finaletan: Juan Jose Vizcay & Felipe Cerdan, Mendiko Euskaldun Clubeko ordezkari

PUBLIZITATEA

Gardnerville, Nevada, AEB. Larunbat honetan, ekainaren 17an, Nevadako Minden-Gardnervillen jokatuko diren final nazionalek Estatu Batuek, Txileko Valdivian gauzatuko den 2023ko Munduko Txapelketarako ordezkaritza erabakiko dute. Biharko NABO finalaren antolaketa NABOren eta Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Clubaren arteko lankidetzaren fruitu dira. Arratsalde-gauen jakingo da nortzun izango diren irabazleak, eta beraz Txile hegoaldera AEBko txapela buruan bertaratuko den bikotea.

Egun trinkoa izango da biharkoa, goizeko 7etan hasi eta arratsalde-gaueraino luzatuko dena Minden-eko Carson Valley Inn kasinoaren instalazioetan.

Bihar 41 bikote, 574en artetik sailkatuak

Gogora dezagun orotara 574 bikotek hartu dutela parte aurtengo txapelketan, Estatu Batuetan barrena euskal etxeek antolatutako NABO txapelketetan. Horietarik atera dira bihar lehiakide izango diren 41 bikoteak, txapelketa nazionala eta Txilera munduko finalera joatea helburu, antolakuntzatik NABOko mus arduraduna den Pierre Etcharren San Frantziskoko uhartegaraztarraren hitzetan.

-Berri hau eta Ipar Amerikako euskal komunitateei lotutako beste hainbat NABOren Astero buletinean topa ditzakezu. Harpidetzea doan da eta hemen klik eginez harpidetu zaitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia