euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larretxeatarrek euren burua eskaintzen dute euskal etxeetan eta Diasporan herri kirol emanaldiak egiteko

2007/10/23

Donato Larretxea Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan. Nafarroako eta EH osoko txapeldun da
Donato Larretxea Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan. Nafarroako eta EH osoko txapeldun da

PUBLIZITATEA

Kirolari familia honen lehen-gaiak aizkora, trontza, egurra eta harria dira. Diasporan ibiliak dira jada euren ibilbide emankorrari esker baina oraindik leku gehiago ezagutu nahi dituzte eta Euskal Herriko herri kirolak munduan zehar zabaldu. Garikoitz, Oihan, Donato eta Patxi Larretxea baztandarrek leku garrantzitsua lortu dute herri kirolen munduan eta orain euren burua eskaintzen dute Diasporako euskal etxe eta bestetan aritzeko.
Larretxeatarren ibilbidea ezaguna da oso. Patxi Larretxea Nafarroako txapelduna da txingetan eta harri-jasotzaile moduan. Euskal Herriko garailea izan da lau aldiz eta Still Timbersports (egurra mozten modalitate ezberdinak) mundu txapelketan lehenengoa sailkatu zen Espainiako estatu mailan. Bere anaia Donato, Euskal Herriko eta Nafarroako nagusia da aizkolaritzan eta hamabi lehen postu ditu. Euren semeak Garikoitz eta Oihan ere ez dira atzean gelditzen, biak 17 urterekin, 19-azpiko aizkora txapelketan Nafarroako irabazlea baita lehenengoa eta bigarrena berriz 18-azpiko txapelketan txapeldunordea.

[Larretxeatarrak Asturiasen jokatu zen Stihl jaialdiko argazkian]

Orain arte egindako ibilbidea ikusita argi dago familia ospetsua dela herri kiroletan. Euskal Herriko mugetatik kanpo, Kanadan, Alemanian, Suitzan... egonak dira eta duela gutxi ere Murtziako Euskal Etxean lau emanaldi eman zituzten. Euren ikuskizunak etxetik kanpo eskaintzea gogoko dute, horregatik dei berezia luzatzen diete Diasporako lagunei.

Leku berrietan aritu nahi

Patxi Larretxeak Euskalkultura.com-eri adierazi dionez, leku berrietan aritzea gustatuko litzaieke, eta ez daukate herrialde lehentasunik. Gainera, jakin badakite Estatu Batuetan, Kanadan eta Europako zenbait lekuetan afizioa badagoela herri kirolekiko. Daten inguruan ere ez dute aparteko arazorik; 'denborarekin abisatu ezkero moldatuko gara' azaltzen du Patxik. Dena dira erraztasunak Larretxeatarren eskutik.

Patxi eta Donato izan ziren familian herri kiroletan aritu ziren lehenengoak, aurretik ez baitzegoen tradiziorik. Orain euren semeek jarraitzen dituzte beraien pausoak. Aitek listoia altua jarri badute ere badirudi semeak indartsu datozela eta aurrera egiteko gogoz. Baztandarrek modalitate desberdinen erakustaldi laburrak eskaintzen dituzte ikuskizunetan, informazio gehiagorako idatzi hona.


Lotura interesgarriak

Herri kirolen inguruan
Wikipedia

Herri Kirolak Murtziako Euskal Etxean
Euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia