Zarautz, Gipuzkoa. 30. urteurrena ospatu berri duen Zarauzko Larraioz Elektronika enpresa sendoak lan deialdi interesgarria luzatzen die automatizazio, mekatronika eta robotika arloko lana esparru duten diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileei. Deialdiak bi momentu izango ditu: formakuntza aldi bat –gutxienez hiru hilabetekoa–, eta behin trebakuntza gaindituta, lan kontratua sinatzeko aukera.
Enpresako zuzendaria den Bittor Larraiozek azaltzen EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “Jende motibatua nahi dugu, ezagutza berriak eskuratzeko eta robotika eta automatizazioko teknologia berriekin lan egiteko gogoa duena; horretaz aparte oso garrantzitsua izango da guretzat ingurumenarekiko, gure enpresa familiarrarekiko eta Euskal Herriarekiko engaiamendua erakustea”.
Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzei dagokienez, Larraioz Elektronika enpresako buruak azaltzen du hautagaiak teknikariak, ingeniariak eta programatzaileak izan behar diutela, bizilekuz aldatzeko aukera izan behar dute eta ingelesa menperatu maila mintzatuan. Euskara, gaztelania edo frantsesa jakitea ere eskatuko da. Adina ez da baldintza izango eta oraingo eskaintza honetan diasporako lagunek izango dute lehentasuna.
Datu pertsonalak eta profesionalak urriaren 31era arte bidali behar dira rrhh@larraioz.com helbide elektronikora. Eskaera guztiak erantzungo dira eta baldintzak betetzen dituztenei elkarrizketa bat egingo zaie.
Larraoiz enpresaren webgunea: http://larraioz.com/empresa