euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapurdiko euskal-txiletarrek bigarren mendeurrena ospatuz bazkaria egin zuten Urdazubin (argazkiak)

2010/12/27

Bazkarian parte hartu zuten euskal-txiletarren talde argazkia, Ikaburua jatetxean (argazkia Bixente Larre)
Bazkarian parte hartu zuten euskal-txiletarren talde argazkia, Ikaburua jatetxean (argazkia Bixente Larre)

PUBLIZITATEA

Hirugarren urtez Lapurdiko euskal txiletar talde batek Txileren jai nazionala ospatu zuen Urdazubiko Ikaburua jatetxean egin zen bazkariarekin. Aurtengoan, gainera, Txileren independentziaren bigarren mendeurrena ere ospatzen zuten eta 50 bat pertsona bildu ziren bertara. Gehienak Euskal Herrira etorritako euskal txiletarrak edo han familia duten euskaldunak ziren. Bixente Larre izan zen antolatzaileetako bat eta sarean jarri ditu bazkariko argazki hauek. Berarekin hitzegin dugu.

Urdazubi, Nafarroa. Euskal Herrian bizi diren euskal-txiletarrak Urdazubiko Ikaburua jatxetean bildu ziren irailaren 18an, Txileren eguna eta Indepentziaren bigarren mendeurrena ospatzeko. Txileko Santiagoko Euskal Etxearen Berriketari buletin digitalean plazaratu dituzte antolatzaileek bazkariaren argazkiak, eta gu haiekin harremantean jarri gara bilkuraren berri izateko. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa eta nahiz eta partaide gehienak lapurtarrak izan, Euskal Herri osoko euskal-txiletarrei irekia da.

"Elgarretaratze honetan denetarik dago, Txiletik etorritako jendea, Txilen bizi izandako jendea... Jende guztiak badaukate erlazio bat (familia gehienetan) Txilerekin eta gehienak bizi dira Iparraldean (Lapurdin). Gehienak ezagutzen degu elgar, honela urtero saiatzen gara jendea bilatzen gehiago izaiteko ospatzeko hori. Bakoitzak bere esperientzia kondatzen du eta denon artean momentu goxo bat pasatzen degu egun osoan", azaltzen du Bixente Larrek.

Txiletarrak Urdazubin (2)

 

 [Urdazubiko paraje eder honetan egin zuten bazkaria (argazkia Bixente Larre)]

Txiletarrak Urdazubin (4)

 [Ikurrinak eta Txileko banderak egin zieten ongi etorria bazkarira bildu ziren euskal txiletarrei (argazkia Bixente Larre)]

Txiletarrak Urdazubin (3)

[Bazkaldu aurretik pisco-sour, Txileko aperitif tipikoa dastatuz, agurtu zuten elkar (argazkia Bixente Larre)]

Mattin Aycaguer izan zen bazkari hauek antolatzeko ideia izan zuena eta berak antolatu zituen lehendabiziko biak. Aurten lekukoa Alberto Choribit eta Bixente Larre hazpandarrek hartu dute. Urtero legez, bazkaria Mattin Arrieta saratarrak Urdazubin duen Ikaburua jatetxean egin dute. Bazkalostean Txileko kantu eta dantzekin ospatu zuten Independentziaren bigarren mendeurrena.

Txiletarrak Urdazubin (9)

[Mattin Aycaguerrek, aurreko edizioen antolatzaileak, omenaldia jaso zuen (argazkia Bixente Larre)]

Txiletarrak Urdazubin (5)

 [Bazkalostean kantari (argazkia Bixente Larre)]

 Txiletarrak Urdazubin (7)

 [Euskal-txiletar belaunaldi berriak ere bazkarian izan ziren (argazkia Bixente Larre)]

Txiletarrak Urdazubin (8)

 [Txileko 'cueca' dantza tipikoa dantzatzen bukatu zuten batzuk (argazkia Bixente Larre)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia