euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Gazteen Formakuntza tailerrean parte hartzeko gonbitea luzatu die FEVAk argentinar EEei

2011/05/26

Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian
Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian

PUBLIZITATEA

Aurreko urteetan bezala aurten ere euskal etxeen kudeaketarekiko engaiamendua bultzatu nahi du FEVAk gazteen artean. Kari horretara, Lapridako Lagunen Etxean burutuko den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea plazaratu du euskal federazioak. Hitzordua ekainaren 11 eta 12an izango da. Erakunde bakoitzaren gehienez bi ordezkariren partaidetza hartuko du bere gain FEVAk eta izena emateko epea ekainaren 6an bukatuko da.

Buenos Aires, Argentina. Erakundeen kudeaketa izango dute aurten gai nagusi urtean zehar FEVAren eskutik gauzatuko diren formakuntza tailerrek. Bi, euskal etxeetako gazteei daude zuzenduak; beste biak, berriz, helduei.

Ekainaren 11 eta 12an Buenos Aires probintziako Laprida herriak bilduko ditu euskal etxeetako gazteak. Tailerra larunbat goizean hasiko da eta honako egitarau hau jarraituko du:

Larunbata:

- 09:00etan: ordezkarien harrera
- 10:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 13.30etan: bazkaria
- 17:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 19:00etan: euskal kultur formakuntza 
- 21:30etan: afaria

Igandea:

-10:30etan: segida eta tailerra amaitzea
-13:00etan: bazkaria

Gastuei dagokienez, FEVAk bere gain hartuko du euskal etxe baikotzeko bi ordezkariren partaidetza. Gehiago apuntatzen badira, euskal etxeak ordaindu beharko du ostatua (loleku eta janaria). Lapridara heltzeko gastuak euskal etxeek ordaindu beharko dituzte eta lolekuaz Lagunen Etxea euskal etxea arduratuko da.

Izena emateko epea, ekainaren 6an bukatuko da eta inskripzioa gauzatzeko parte hartzaileen deiturak eta nortasun agiriaren zenbakia bidali behar dira Federaziora.

Rosarion, Bahia Blancan eta Chacabucon

Eskaintza hedatu eta deszentralizatzeko asmoarekin, gazteei begirako beste tailer bat antolatuko da uztailean, baina oraingoan Rosarion. Bilera hau uztailaren 30 eta 31ean izango da, bertako euskal etxean. Beste alde batetik, euskal erakundeetako helduak ere gonbipen bereizia dute euren prestakuntza sakontzeko. Helduei zuzendutako bi tailer emango dira aurten: abuztuaren 20 eta 21ean Bahia Blancan eta urriaren 1 eta 2an Chacabucon. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia