euskal diaspora eta kultura
2012/11/08
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Bi eguneko jaialdia gauzatu zen joan den irailean Laprida hirian izen bereko partidoaren 123. urtemuga ospatze aldera. Alde batetik, larunbatean, 15ean, hainbat erakundek muntatutako standak eskaini zitzaizkion publikoari. Suak ere piztu ziren eta artisauen erakusketa inauguratu zen. Arratsaldean Lapridako 2012ko Erregina aukeratzeko desfilea egin zen eta horren ostean, folklore, tango eta rock ikuskizuna eskaini zitzaien bildutako lagun guztiei.
Biharamunean, meza eman zuen apezpikuak eta elizkizunak bukatzean ekitaldi ofizialak burutu ziren Pedro Pereyra Plazan. Bertan Azul herriko Erregimentuaren Bandak jo zuen. Zeremoniarekin bukatzeko, ordezkaritzak, erakunde eta kolektibitate eta karrozak irten ziren plazatik kabalkadan. Larunbateko programa ere musika ikuskizun batekin bukatu zen.
Banderaren bigarren mendeurreneko lehiaketa
Beste alde batetik, Eusko Txokoa Liburutegitik jakinarazi digute abian dela dagoeneko aurtengo lehiaketa. Argentinako banderaren sorreraren bigarren mendeurrenean, banderak berak --Argentinakoa zein ikurrina-- izango dira gaiak.
Hiru kategoriatan bereiziko dira partaideak: haurrak (10 eta 12 urte artekoak), nerabeak (13 eta 18 artekoak) eta helduak. Erantzunak bidaltzeko epea abenduaren 3an bukatuko da eta mearrondo@laprida.net edo Av. Pedro Pereyra 1418 (7414) Laprida Pcia. Buenos Aires, Argentina helbideetara bidali behar dira. Sariak liburuak izango dira.
Hona galdera sorta:
1- Argentinako bandera eta
ikurrinaren sortzaileen izenak
2- Noiz eta non altxatu zen lehendabizikoz Argentinako
bandera? Eta ikurriña?
3- Koloreen esanahiak (urdin argia, zuria, horia /
gorria, berdea, zuria)
4- Zein gobernurekin onartu zituzten ikur?
5- Banderen eguneko datak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus