euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako 'Eusko Txokoa' Liburutegiak Kultur Lehiaketako sariak banatu ditu irabazleen artean

2010/03/23

Ricardo Young, irabazleetako bat, bere irakasle eta María Ester Arrondo Liburutegiko arduradunarekin (argazkia EE)
Ricardo Young, irabazleetako bat, bere irakasle eta María Ester Arrondo Liburutegiko arduradunarekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Erakundearen hogeigarren urtemugarekin batera Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko liburutegiak abian jarri zuen joan den urtean Kultur Lehiaketaren zazpigarren edizioa. Zenbait euskal gaiei buruzko galdetegi bati behar zioten erantzun txapelketako parte hartzaileek, eta aurreko urteetako ildoari jarraituz, herriko eskoletako nerabe eta gazteei zegoen zuzenduta; hala ere helduek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Zuzen erantzundako 160 bat galdetegi jaso zituzten antolatzaileek eta horien artean martxoaren 6an egindako zozketatik, lau irabazleri egokitu zitzaizkien sariak.

Laprida, Argentina. Hiriko eskoletara eta, zehatz-mehatz, bertako gazteengana Euskal Herriko kultura hurbiltzea du helburu Lapridako Euskal Etxeko 'Eusko Txokoa' liburutegiak duela zazpi urte abian jarri zuen txapelketa honek. Hamar galdera ondo erantzun behar dira eta erantzun zuzenen artean zozketa bat egin ohi da. Aurten Lapridako hiru eskolak hartu zuten parte, eta helduen kategorian, Olavarria, Ayacucho, Jose C. Paz eta Corpus Christitik ere erantzun zuten galdetegia.

Irabazleak hauexek dira: Gazteen kategorian:

1) Ricardo Young, Lehenengo Hezkuntza 6 zenbakiko Eskolakoa, 5. mailakoa
2) Kevin Damer, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Eskolakoa, Bigarren Hezkuntzako 1. mailakoa
3) Elisa Torre, Oinarrizko Bigarren Hezkuntzako Eskolakoa, 1. mailakoa.

Eta helduen kategorian:

4) Aurora Darreche, Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxekoa

Lapridako Kultur Lehiaketa 01

[Maria Ester Arrondo saria ematen Kevin Damer-ri (argazkia EE)]

Lapridako Kultur Lehiaketa 02

[Elisa Torreren txanda; bere ondoan irakaslea eta María Ester Arrondo (argazkia EE)]

Ikasleek bidalitako erantzunak eskoletan bertan landu zituzten azaro eta abenduan. Sariei dagokienez, nerabeentzako bilduma baten liburuak banatu ziren, eta baita Laprodako Arturo Campion Euskal Ikasketa Etxeak argitara ematen duen 'Guregandik' urtekariaren 5. alea ere.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia