euskal diaspora eta kultura
2013/01/25
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. 2012a bitxigintza tailerra antolatu duten bigarren urtea izan du Lapridako Euskal Etxeak, Silvia Aspiazuren eskuz eta arduraz. Hilean birritan, igandez, 10 ikasleko zaletu taldea bildu da bitxigintzaren historia eta muina ezagutu eta bere katramilak barnetik ezagutzeko, eskulangintza, artea, irudimena eta sormena ezaugarri eta osagai dituen jarduera honen barrura iristeko.
Ezagupen teorikoak landu eta horrekin batera gehienbat bitxiak sortzeko artean trebatu dira. Ibilbide historikoaren errepasoari dagokionez, Historia Aurretik, Erdi Arotik eta Berpizkundetik pasa ostean, Ibarrola eta Basterretxea bezalako Euskal Herriko artista eta eskultoreen lanak aztertzeraino iritsi dira.
[Ikastaroaren amaieran, ikasle bakoitzak bere emaitzak aurkeztu ahal izan ditu erakusgai, diseinu aldetik ezaugarri ezberdin eta aniztunak, norberak bereak izenpetuz]
[Belarritakoak, lepokoak, eraztunak, zintzilikarioak... emaitzetako asko ederrak eta bakarrak dira]
[Proposatuz gero, nork daki ikastaroa beste inon ere antola daitekeen. Lapridan parte hartzen dutenak --gehienak emakumeak baina baita gizonen bat ere, oso pozik atera dira. Egin dituztenak ikustea besterik ez dago]
[Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxean, Silvia Aspiazu gidari antolatutako euskal bitxigintza tailerreko ikasleak]
Ikastaro praktiko baten mugetan, euskal artea eta euskal artisten lanak errepasatu ondoren, bitxigintzaren hasimasiak azaldu eta ikasle bakoitzak bere ideiak bitxietan islatzeko aukera izan du, teknika pixkanaka ikasiz eta erabat emankorra izan daitekeen ofizio edo jarduera berri honetan murgilduz.
Lapridako bitxigintza tailerra martxan jarriko da berriz 2013ko martxoan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus