euskal diaspora eta kultura
2013/02/18
PUBLIZITATEA
Coronel Pringles, Argentina. Urtarrilean hasi ziren Lagunen Etxea-ko euskal bitxigintza tailerreko kideak 2013ko egitaraua gauzatzen. Lehendabiziko hitzordua Lapridan bertan izan zen eta ikastaroetan landutako gaiak eta teknikak islatzen zituzten obrak konpartitu zituzten artisauek bildutako jendearekin. Otsaileko hitzordua, ordea, Coronel Pringleseko euskal etxean izango da eta bitxigintzarekin batera euskal musikaz ere gozatu ahal izango dute gonbidatuek. Arean ere, Eusko Biltzar-eko abesbatzako bakarlaria den Marta Lazartek parte hartuko du ekintzan bere errepertorioko kanta batzuk abestuz.
Erakusketari dagokionez, Silvia Albertelli, Monica Azpiazu, Irene Ritter, Mary Irigoyen, Romina Holzman, Monica Mendivil, Stefania Guidale eta Alba Larralde bitxigileek osatuko dute bilduma. “Lagun hauek 2012an egindako kurtsoan hasi ziren ikasten euskal kulturaren kontzeptuak artearen bidez adierazten. Ikasle bakoitzak artista baten obra eta pentsaera ikertuz, artista horren trebetasuna, jarrera soziopolitikoa edo sentimenduak adierazten dituzten bitxiak sortu zituen. Adibide gisa aipa dezakegu Silvia Albertellik, ‘Olatuak’ izeneko bere lanean, oroitzapenak eta Basterretxea ekartzen dituela burura. Monica Azpiazu-ren obran, ordea, Gastelemundiren euskal kulturaren hedapena ikus daiteke. Eta arte salaketa ez da kanpoan geratu. Mary Irigoyenen piezek, Ibarrola ereduari jarraituz, Argentinan bizitzen dugun ziurtasun eza adierazten dute”.
[Erakustaldian ikusi ahal izango den pieza bat (argazkia S Azpiazu)]
Urtean zehar beste erakusketa batzuk egingo dituzte Lapridako euskal etxeko bitxigileek eta ez bakarrik euren lanak erakusteko. Dudarik gabe, bidean beste lagun batzuk bilduko zaizkie sormena, historia, iaiotasuna eta gaurkotasuna batzen dituen arte honekin gozatzeko. Datorren ekintza uztailaren 14an izango da, Ikurrinaren Egunean, Tres Arroyos hiriko Mulazzi museoan. Oraingo proposamen hau Buenos Aireseko beste hamar artistarekin osatuko dute eta gaia ‘Euskal Emakumea’ izango da. “Taldearen partaide eta zuzendari izanik esan behar dut harro nagoela ikasleen lorpen eta dedikazioarekin”, adierazi dio Silvia Azpiazuk EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus