Sare sozialetan pauso berria eman du Lapridako Lagunen Etxea elkarteak webgunea estrenatuz. Iragan maiatzaren 30ean aurkeztu zuten interneten webgunea eta hemendik aurrera bertan emango dituzte argitara elkarteari buruzko berriak. Zorionak egindako lanarengatik eta webgunearen diseinu alai eta erakargarriarengatik!
Laprida, Argentina. Iragan maiatzaren 30az gero, Lapridako Lagunen Etxea euskal elkarteak erakuslehio berria du sarean, bere webgune berriari esker.
Diseinu xinple baina erakargarria du gune berriak, eta hemendik aurrera bertan aurkituko dituzte elkarteko lagunek euskal etxearen jardueren berriak, azken nobedadeak eta gehiago.
Horrez gain, "Historia" atalean elkartearen sorrerari buruz irakur daiteke, César Arrondo historialariak eginiko zenbait ikerketa eta artikulutan.
Bestalde, elkarteak gonbitea egin die internet erabiltzaileei, nahi duenak espazio berri hau osatzen lagundu dezan.
Horretarako, ideiak, informazioa eta materiala partekatu nahi dutenei euskal etxearekin harremanetan jartzeko eskatzen die elkarteak, e-mail honetara idatziz: cvlagunenetxea@laprida.net.