euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako euskal bitxigintza tailerreko 6 kidek Erakusketa Ibiltari batean hartuko dute parte igandetik aurrera

2013/07/09

Silvia Albertelli-ren brotxe edo krisketa, Monica Azpiazu-rena eta Monica Mendivil-en eskumuturrekoa (argazkiak S. Azpiazu)
Silvia Albertelli-ren brotxe edo krisketa, Monica Azpiazu-rena eta Monica Mendivil-en eskumuturrekoa (argazkiak S. Azpiazu)

PUBLIZITATEA

Datorren igandean, uztailaren 14an, inauguratuko da Argentinako Tres Arroyos-en ‘Gaur egungo bitxigintza’ erakusketa, abenduan Olavarrian bukatuko den ibilbide baten barruan. Sei hilabete hauetan Buenos Aires probintziako zenbait herritan aurkeztuko da, tartean San Cayetano, Cnel Pringles, Laprida eta Buenos Aires hiriburuan. Ekimenak Lapridako Lagunen Etxea-ko Euskal Bitxigintza Tailerreko 6 kideren lanak biltzen ditu, ‘Emakumea Euskal Herrian, kultura eta irmotasunaren transmisioa’ langai. Inaugurazioa, datorren igandean, arratsaldeko 6etan, Tres Arroyoseko Museo Mulazzi-n.

Buenos Aires, Argentina. Euskal komunitate osoari luzatu diote bertaratzeko gonbitea Lapridan, Silvia Azpiazu koordinatzaile, burutzen den Bitxigintza Tailerreko kideek. Izan ere, Lapridako euskal etxeko tailerreko emaitzak dira uztailetik abendurabitarteko erakusketaren baitan erakutsiko diren piezetako batzuk eta euskal gizartean emakumeak duen rolaren gaia islatzen dute era artistiko batean.

‘Gaur egungo bitxigintza’ erakusketak 15 artistaren obrak batuko ditu eta sei herritan ikusi ahal izango da programa honi jarraituz:

-Tres Arroyoseko Museo Mulazzi-n, uztailaren 14tik uztailaren 28ra arte
-San Cayetanon, abuztuaren 3tik 16ra
-Buenos Airesen, Palermo Unibertsitatearen eskutik, irailaren 4, 5 eta 6an
-Coronel Pringlesen, euskal etxea babesle, irailaren 23tik urriaren 6ra
-Lapridan, euskal etxea babesle, urriaren 21etik azaroaren 4ra
-Olavarrian, euskal etxea babesle, azaroaren 17tik abenduaren 2ra

Euskal bitxigileei dagokienez, Lagunen Etxea-ko bitxigintza-tailerrean lankide diren Silvia Albertelli, Monica Mendivil, Mary Irigoyen, Monica Azpiazu, Alba Larralde eta Romina Holzmann dira honetaratu diren artistak. Euskal Herriko kulturaren alde adierazgarrienetako bat landu dute ekitaldi honentzako materiala prestatzeko. Gaia ‘Euskal Herriko emakumea, kultura eta irmotasunaren transmisioa’ izan da eta kontzeptu horrek forma ugari hartu ditu artisauen produkzioan.

Euskal bitxigintza erakusketa ibiltaria 2013 01

[Romina  Holzmman-en brotxe edo krisketa, Mary Irigoyen-en apaingarria eta Alba Larralde-ren krisketa (argazkiak S. Azpiazu)]

“Talde erakusketa ibiltaria antolatzeko asmoa gaur egungo Bitxigintza Kontzeptualaren ezaugarriak plazaratzea da, hizkuntza eta jendea elkartzeko bidea dela adieraziz. Distantzia ez da oztopoa, gure lana gehiago hedatzeko aukera baizik”, esan digu du Silvia Azpiazu ekimenaren arduradunak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia