euskal diaspora eta kultura
2010/11/16
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Hasiera batean Laprida bertako eskola umeen artean euskaldunen zerikusia eta ekarpena altxor argentinar amankomunari buruzko ezagutza indatzearren antolatua, gaur egun zabaldu egin du bere oihartzuna eta erantzunak urrunagotik iristen dira, eta din aldetik adina ere zabaldu egin da, guztia lehiaketak daukan osasun onaren seinale.
Aurtengoan ere, antolatzaileek egindako hamar galderei erantzun egokiak emango behar zaizkie. Hori egitearren, ongi da zernahi liburutan begiratzea, interneten barrena ibiltzea edo nahi diren beste kontsultak egitea. Gauza da erantzunak norberak topatzea eta bide horretan bere kultur ezagutza emendatzea.
Hiru kategoria bereizten dira: haur, nerabe eta helduak. Hona galdera sorta:
01.- 1810ean plazaratu zen Gobernu Juntako kide edo bokala
02.- Aberriaren Aita eta hiru herrialderen askatzailea
03.- Peru Garaiko abertzale gerrilaria (1780-1862)
04.- Gerla gautxoan aritu zen militar argentinarra
05.-San Lorentzon granadero gisa parte hartu zuen soldadu argentinarra (1792-1849)
06.- Independentziaren alde borrokatu zen politikari eta militar argentinarra (1797-1841)
07.- Hizlari, olerkari sutsu eta literaturgile, 'Hiltegia'ren idazlea
08.- Amerika Espainiarreko lehenengo konstituzionalista
09.- Saltoko emakume idazlea, Amets eta Errealitateak, eta Intimoa-ren egilea
10.- Estatista, legegizon, diplomatiko eta politikari argentinarra (1822-1906)
Erantzunak 2010eko abenduaren 20ra arte jasoko dira. Posta arruntez, honako helbidean: Av. Pedro Pereyra 1418 - (postontzia); emailez: cvlagunenetxea@laprida.net edo mearrondo@laprida.net helbidetan. Izan zorte on!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus