euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lanpostu eskaintza: RadioKultura online irratia kazetari gazte baten bila ari da

2013/09/05

Radiokultura irratiaren webgunea
Radiokultura irratiaren webgunea

PUBLIZITATEA

Radiokultura 2005ean sortu zen internet bidezko irratia da eta bederatzi urte hauetan mundu osoko euskaldunei erreportaiak, euskal musika eta euskara ikasteko online klaseak eskaini dizkie, doan eta euskaraz zein frantsesez. Atzo lanpostu eskaintza baten berri eman zuen irratiak: kazetari gazte baten bila ari dira, erreportajeak egiteko. 12 edo 36 hilabeteko kontratua eskaintzen dute. Kazetariak euskara eta frantsesa menperatu behar ditu. Eskabideak bidaltzeko epea irailaren 14an amaituko da.

Hazparne, Lapurdi. Radiokultura online irratiak denbora osoko lanpostu eskaintza bat zabaldu du: irrati erreportajeak egiteko kazetari gazte baten bila ari dira. Irratigintzan esperientzia izatea ez da beharrezkoa, RadioKulturako lantaldeak trebakuntza eskaintzen baitu. Kontratua 12 edo 36 hilabeteko izan daiteke eta ordutegia 35 ordukoa izango da.

Baldintzak honakoak dira:

- Kontratu lagunduen baldintzak betetzea (Emploi d'Avenir delakoa, 18-25 urte).
- Euskara ta frantzesa menperatzea.
- Ibilgailua beharrezkoa.

Kandidaturak eta motibazio gutunak irailaren 14a aintzin e-mail bidez bidali behar dira radiokultura@wanadoo.fr helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia