euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lankidetza Akordioa sinatu dute Chascomuseko Euskal Etxeak eta herriko Pilota Klubak

2009/02/02

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Maria Laura Eguren lehendakaria eta Chascomuseko Pilota Klubeko presidentea Tomas Murias hitzarmena sinatzen
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Maria Laura Eguren lehendakaria eta Chascomuseko Pilota Klubeko presidentea Tomas Murias hitzarmena sinatzen

PUBLIZITATEA

Joan den ostiralean, urtarrilaren 30ean, Chascomuseko Euskal Etxearen egoitzan eginiko bilera ekitaldian sinatu zen Lankidetza Hitzarmena, sinatzaile bi elkarteotako presidenteak, hala nola Zingirako Euskaldunak-eko Maria Laura Eguren eta Chascomuseko Pilota Klubeko Tomas Murias. Euskal Etxetik adierazi zaigunez, bi erakundeok elkarrekin garatzen ari diren lana sendotu eta aitzinarazteko bidean ipini da, beti ere Euskal Pilota Eskola indartuz eta pilotazaletasuna sustatuz Chascomus inguruan.

Chascomus, Argentina. Joan den ostiralean sinatutako hitzarmenak Chascomuseko bi elkarteen aurrerabidea bultzatzen du. Biek elkarri hitz ematen diote Euskal Kirola eta Pilota sustatzeko hamaika ekimen garatzeko egingo dutela lan, elkarren interespean, ahaleginak partekatuz eta bilduz, tartean Esku Pilota Eskolari segida emanez. Eskola hau joan den urtetik ari da lanean Chascomuseko Pilota Klubaren instalazioetan, Sebastian Errecart irakasle.

Hitzarmenaren ondotik plangintzaren arabera izango den lehenengo ekimena Esku Pilota Bigarren Haur Txapelketa izango da, datorren larunbatean hain zuzen, otsailak 7, Chascomuseko Pilota Klubean, goizeko hamarretatik aurrera. Hitzarmenak bi elkarteen arteko sinergia eta loturak areagotzea ekarriko du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia